Naukas Gazte 2026

Xehetasunak

Data eta ordua:

18 de iraila / 10:00 13:00

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

Streaming-a: bai. ETB On eta Katedratik (TikTok Live).

Hemen esteka: https://katedra.eus

Egoitza

Euskalduna Bilbao

Avenida Abandoibarra, 4
Bilbao, 48011
+ Google Map

Irailaren 18an, ostiral goizean, estatu mailan zientzia-dibulgazioko erreferentziazko ikuskizuna den Naukas Bilbao Euskalduna Bilbaoko Auditoriumera itzuliko da Naukas Gazte 2026 saioarekin. Ekimena EAEko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.

Bertaratzen direnek 15 minutuko zortzi hitzaldi zientifiko labur eta entretenigarriak aditzeko aukera izango dute. Hizlariek hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, unibertsoaren amaiera, kiroletik haratagoko bizitza edo etorkizunean 3D inprimaketak eskainiko dituen aukerak jorratuko dituzte. Hitzaldien edukia Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen prestakuntza-maila eta ezagutzak kontuan hartuta diseinatu da. Dena den, saio hauek publiko orokorrarentzat ere irekiak izango diren.

Ekitaldia Naukas dibulgazio plataformaren sortzaileetako bat den Javier Peláez eta Idoia Torregarai kazetari eta umoregileak gidatuko dute. Gainera, Naukas Bilbaoko hitzaldietan euskara programazioaren parte izango da estreinakoz eta hizlariak, euskaraz eta gaztelaniaz mintzatuko dira, txandaka.

Ikuskizunerako sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Bertaratu ezin dutenek jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango dute ETB On plataformaren eta Katedratik-en bidez, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren Tik Tok kanala.

Naukas Gazte 2026ko egitaraua

10:15 – 10:30 Aurkezpena (Javier Peláez eta Idoia Torregarai)

10:30 – 10:45 Pedro León Guerrero (idazlea eta espazioko dibulgatzailea – Agrupación Astronómica de Córdoba): “Los primeros 25.902.068.372,2 kilómetros de la sonda Voyager 1” (Voyager 1 zundaren lehen 25.902.068.372,2 kilometroak) – gaztelaniaz

10:45 – 11:00 Josu López-Gazpio (kimikaria eta dibulgatzaile zientifikoa – UEU): “Artsenikoa, pozoi ikusezina” – euskaraz

11:00 – 11:15 José Luis Crespo Cepeda, Quantum Fracture (fisikaria eta dibulgatzaile zientifikoa): “El silencioso final del universo” (Unibertsoaren amaiera isila) – gaztelaniaz

11:15 – 11:30 Ainara San Juan Escudero (erizaina eta ikertzailea – EHU): “Bizitza gimnasiotik haratago” – euskaraz

11:30 – 12:00 30 minutuko atsedenaldia.

12:00 – 12:15 Jon Luzuriaga Gonzalez (farmazialaria, irakaslea eta ikertzailea- EHU): “Etorkizuneko inprenta: 3D burmuinak sortzen” – euskaraz

12:15 – 12:30 Laura Morán Fernández (psikologoa eta dibulgatzaile zientifikoa): “No te creas todo lo que piensas” (Ez sinetsi pentsatzen duzun guztia) – gaztelaniaz

12:30 – 12:45 Elvira Gutiérrez Jiménez (fisikaria eta ikertzailea – EHU): “Eklipseen mai(z)tasuna” – euskaraz

12:45 – 13:00 Gemma del Caño Jiménez (farmazialaria eta dibulgatzaile zientifikoa): “Que no te gusten las verduras ha salvado a la especie humana” (Barazkiak ez gustatzeak gizakia salbatu du) – gaztelaniaz

Naukas Gazte 2026 Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren parte da. Ekimena EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du, Bilboko Udalaren eta Euskampus Fundazioaren babesarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren, Donostia International Physics Center (DIPC) erakundearen eta EITBren laguntzarekin.