Mujeres con ciencia blogak, zientzian eta teknologian diharduten emakumeen lana ikusgarri egiten duen EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren blogak, atal berri bat estrenaitu du: “Bocetos de ciencia” (Zientzia-zirriborroak).
Hilero argitaratuko den espazio honetan, hainbat emakume ikertzailek haien ikerketa-arloak eta aurkikuntzak modu grafiko eta bisualen irudikatuko dituzte, eurek egindako zirriborroen bidez.
“Bocetos de ciencia” (Zientzia-zirriborroak) atalaren lehenengo protagonista María Vallet Regí da. Vallet Regí kimikaria da, eta Espainiako zientzialarien artean, medikuntzari aplikatutako material zeramikoen arloan aitortzarik handienetakoa duena nazioartean. Bere ibilbide zientifikoa biomaterialen eta farmakoak modu kontrolatuan askatzeko sistemen arloan garatu du.

Bere ikerketa nanopartikulen erabileran oinarritzen da, minbiziaren, infekzioen eta osteoporosiaren aurka borrokatzeko. Biografiarekin batera doan irudian, ikertzailea nanopartikula baten ondoan ageri da, bere ikerketen elementu nagusia.
Mujeres con ciencia blogaren atal berri hau Sketches of Science (Zientzia-zirriborroak) izeneko sailean dago inspiratuta. Volker Steger argazkilari zientifikoak 2012an abiatutako ekimen horretan, hainbat diziplina zientifikotako Nobel saridunek beren aurkikuntzak erakusten dituzte koloretako arkatzekin egindako zirriborroen bidez.

