Xehetasunak
Data eta ordua:
17 de ekaina / 19:00 – 20:00
Hizkuntza: Gaztelania.
Streaming-a: Bai. YouTube.
Egoitza
Datorren abuztuaren 12an, arratsaldez, naturak eskaintzen duen fenomenorik harrigarrienetako bat behatzeko aukera izango dugu gure lurraldeko zenbait tokitan: eguzki-eklipse oso bat. Argia, tenperatura eta inguruneko soinuak aldatu egingo dira osotasun-fasean, Ilargiak Eguzkia erabat ezkutatzen duenean, eta zentzumenentzat esperientzia paregabea sortuko da.
Ikuskizun sentsorialetik harago, eguzki-eklipseen azterketa funtsezkoa izan da zientziaren historian. Izan ere, haren ikerketak aurkikuntza zientifiko garrantzitsuak egitea ahalbidetu du, bereziki astrofisikaren arloan. Horren adibide da Arthur Eddington astronomo britainiarrak 1919an egindako esperimentua. Hari esker, Albert Einsteinen erlatibitatearen teoria baieztatu ahal izan zen.
Eguzki-eklipse osoen atzean dagoen zientzia aztertzeko, Silvia Bonoli astrofisikiariak eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque ikertzaileak, “A la sombra del Sol: el espectáculo y la ciencia de los eclipses” (Eguzkiaren itzalean: eklipseen ikuskizuna eta zientzia) hitzaldia eskainiko du datorren ekainaren 17an, asteazkenean. Gaztelaniaz izango da, eta 19:00etan hasiko da Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.
Saioan, Bonolik eklipseen azterketari esker egin diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk azalduko ditu, gure planetatik hasi eta galaxiako mundurik urrenenetaraino iritsiko den ibilbide batean.
Hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea YouTube kanalaren bidez.
Hizlaria
Silvia Bonoli Astrofisikan doktorea da (Municheko Astrofisikako Max Planck Institutuan). 2018tik Ikerbasque ikertzailea da Donostia International Physics Centerren (DIPC). Bere lan zientifikoa zulo beltz supermasiboen azterketan oinarritzen da, sortzen direnetik hasi eta galaxietan duten eragineraino. Ikerketa-lanaz gain, zientzia gizartera hurbiltzeko konpromiso sendoari eusten dio, zientzia-dibulgazioko jardueretan parte hartuz eta hauek sustatuz.

