350 parte-hartzaile baino gehiagok hizkuntzari eta kultura-aniztasunari buruz eztabaidan jardun dute Hezkuntza-frogak jardunaldiaren zazpigarren edizioan

Aurreko ostiralean, otsailaren 21ean, 350 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren Bilboko Hezkuntza Fakultatean (UPV/EHU), hizkuntzaren garapenari eta kultura-aniztasunak hezkuntza-arloan duen eraginari buruz eztabaidatzeko, betiere ebidentzia zientifikotik abiatuta.

 

Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak, Iker Badiolak, aurkeztu zuen mintegiaren zazpigarren edizioa. Bertan, hainbat hitzaldiren bidez, gaur egungo hezkuntza-estrategien eraginkortasuna berrikusteko funtsezko gako batzuk aztertu zituzten hizlariek.

 

Julián Palazónek, Hezkuntzan doktoreak, ireki zuen mintegia, haur hezkuntzan ahozko hizkuntza garatzera bideratutako programak azalduz. Besteak beste, kontzientzia fonologikoaren garrantzia azpimarratu zuen, hiztegia aberastea eta gaitasun narratiboen sustepana beharrezkoak jo zituen irakurmenenerako.

 

Ondoren, Lorena Pérezek, Errioxako Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Kognitiboko katedradunak, erakutsi zuen hizkuntzak gai beretik abiatuta hainbat errealitate eraikitzeko ahalmena duela. Espainiako ikusmolde anitzetan oinarritatutako adibideak erabili zituen agerian uzteko diskurtsoak nolako eragina duen iritzi publikoan eta hezkuntza-politiketan.

 

Hurrengo mintzaldian, Gemma Lluchek, Valentziako Unibertsitatean Literaturako katedraduna, eskola-liburutegiak literatura-ondarearen gotorleku gisa duen zeregin erabakigarria nabarmendu zuen. Horrez gain, nabarmendu zuen eskoletako iburutegiek funtzio garrantzitsua dutela kultura-nortasuna kontatzen duten eta sustraiak eta tradizioak ulertzen laguntzen duten lanak eskuratzeko orduan.

 

Ondoren, Andrea Khalfaouik, Hezkuntzan doktorea eta UPV/EHUko ikertzaileak, azaldu zuen nola kultura-aniztasunean oinarritutako kalitatezko haur hezkuntzak, gizarte-desparekotasunak birmoldatu ditzakeen eta susta dezakeen hezkuntza-esparruan eraldaketa inklusiboa.

 

Azkenik, Hezkuntza-frogak jardunaldiko zuzendari zientifikoak, Marta Ferrero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ikerketa eta Transferentziako dekanordeak, itxi zuen jardunaldia. Gogoeta egin zuen eta ikasketa sakon eta iraunkorra lortzeko estrategiarik eraginkorrenak zeintzuk ziren aztertu zuen, azpimarratuz gero eta gehiago erabiltzen direla ebidentzia zientifikoetan oinarritutako praktikak hezkuntzan.

 

Urtez urte, Hezkuntza-frogak hausnarketa partekaturako gune gisa finkatu da, non profesionalek eta etorkizuneko irakasleek ideiak eta esperientziak trukatzen dituzten praktika pedagogikoak eguneratzeko eta gizartearen erronkei aurre egiteko.