Emakumea eta hizkuntza: ikusezin bihurtzeko hizkuntza estrategiak

Xehetasunak

Data eta ordua:

13 de abendua / 18:30 20:00

Hizkuntza: Gaztelania

Egoitza

Bizenta Mogel Biblioteka

Komentukalea, 8
Durango,
+ Google Map

Komunikatzeko ez ezik, markoak ezartzeko ere balio duen tresna da hizkuntza. Izan ere, komunikazio- eta kognizio-tresna gisa, hizkuntzari erabilera desberdinak eman zaizkio. Batzuetan oharkabean pasatzen den zerbait da, baina eragin argia izan dezake egunerokoan, emakumeak ikusezin bihurtzeraino.

Hain zuzen ere, horixe izango da Lorena Pérez Hernándezek UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik hitzaldi zikloan eskainiko duen Emakumea eta hizkuntza: ikusezin bihurtzeko hizkuntza estrategiak hitzaldiaren gai nagusia. Hitzaldia abenduaren 13an, ostirala, egingo da Durangoko liburutegian, 18:30ean.

Hizlaria

Lorena Pérez Hernández, Errioxako Unibertsitatean doktorea eta Ingeles Filologian katedraduna da. Zaragoza eta Manchesterreko Unibertsitateetan ikerketa-egonladiak egin ditu eta Berkeleyko Unibertsitatean egon da.

Era berean, Lexicon Branding (AEB) enpresarentzat hizkuntza-aholkularia da. Bere portfolioan, besteak beste, BlackBerry, HP, Pentium, OpticWhite eta PowerBook marka komertzialak daude. Grupo Iberus Cognición en Accion (Campus Iberus) eta Grupo Riojano de Investigación en Semántica, Sintaxis y Uso del Lenguaje (Errioxako Unibertsitatea) taldeetako kidea da.

Bere ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbide zabalaz gain, hizkuntzari eta kognizioari buruzko bi liburu eta 60 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu eta Principia aldizkarian, Brandemia atarian eta The Conversation-en kolaboratzen du.