Xehetasunak
Data eta ordua:
16 de urria / 19:00 – 20:30
Hizkuntza: Gazteleraz
Egoitza
Haurdunaldiak emakumearen gorputzeko ia organo guztiak aldatzen dituela gauza jakina da, baina aldaketa horiek garunari ere eragiten diete. Hau da, haurdunaldiarekin eta amatasunarekin lotutako aldaketa fisiologiko eta neuronalak gertatzen dira.
Gai horren inguruan arituko da Susana Carmona, psikologo klinikoa eta Neurozientzietan doktorea “Garuneko aldaketak haurdunaldian eta amatasunean” hitzaldian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloan.
Bertan animalia-ereduen literatura berrikusiko du Carmonak, baita haurdunaldiko hormonek garun-aldaketetan duten papera eta amaren jokabideari egiten dioten ekarpena ere. Gizakietan egindako neuroirudi ikerketa urriak baina sendoak aurkeztuko ditu, haurdunaldiak egokitzapen neuroanatomiko sakonak, dinamikoak eta iraunkorrak dakartzala frogatuz.
Carmonak bere ibilbidea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Columbiako Unibertsitatean edo Massachussets Institute of Technologyn garatu du. Horietan ikerkuntzan eta irakaskuntzan aritu da.
Horretaz gain, 50 artikulu zientifiko argitaratu ditu eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du. Gaur egun Gregorio Marañón ospitaleko Osasun Ikerketarako Neuromaternal Institutuko burua da.
Hitzaldia urriaren 16an izango da, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean.