Xehetasunak
Data eta ordua:
22 de maiatza / 19:00 – 20:30
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Egoitza
Milioika urte igaro dira dinosauroak desagertu zirenetik, baina indusketek eta fosilek oraindik informazio berria eskaintzen dute gaur egun. Horren adibide da Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileen lana eta Errioxan aurkitu duten dinosaurio haragilaje espezie berria.
Egindako lanek agerian utzi dute orain dela 120 milioi urte inguru horretan orain arte sailkatu gabeko espezie bat bizi izan zela. 1983an Igean (Errioxa hegoaldean) espinosaurido fosilen masailezur eta hortzak aurkitu ziren eta 2005ean, hezurdura partzial batekin, Baryonyx espeziekoa zela ondorioztatu zen. Hala ere, aurkitutako materialaren berrikuspenak espezie berri bat dela adierazten du: Riojavenatrix lacustris espeziea, alegia.
Espinosauridoak dinosauro teropodoen taldearen barnean kokatzen dira. Ekosistema ezberdinetara moldatzeko gai ziren dinosauroak ziren, gehienek bi hanken gainean ibiltzeko gaitasuna zuten eta, gaur egun, haien oinordeko bakarrak hegaztietan aurki ditzakegu.
Horien inguruan eta iberiar penintsulan izan zuten garrantziaz hitz egingo du Erik Isasmendi ikertzaileak “Dinosauroak ehizatzen iberiar penintsulan” hitzaldian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifiko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoaren edizio berrian.
Hitzaldia maiatzaren 22an izango da, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegian. Hitzaldirako sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean.
Hizlaria
Erik Isasmendi Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Saileko ikertzailea eta doktoregaia da. Bere tesian Euskal eta Kantabriar, Cameroseko eta Pirinio azpiko arroetan Kretazikoan egon ziren dinosauro teropodoen aztarnak aztertzen ari da. Batez ere dinosauro teropodo basalak aztertzen ditu. Horretaz gain, Afrika iparraldeko eta Hegoamerikako dinosauroak ikertzen ere aritu da.