Surfa eta Zientzia erakusketa Mundakan ikusgai

Xehetasunak

Data eta ordua:

2 de apirila 7 de apirila

Hizkuntza: Eleanitza

Egoitza

Mundaka

Mundaka, 48360 + Google Map

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskal Herriko Surf Federazioak abian jarritako Surfa eta Zientzia erakusketa Mundakan ikusi ahal izango da apirilaren 7ra arte.

Talaren goikaldean ikusgai egongo diren irudietan surf oholen teknologia, olatuak nola sortzen diren azaltzeko informazioa eta kirolaren praktikaren inguruko xehetasun zientifikoak azaltzen dira. Izan ere, erakusketa surf egiteko oholak, olatuak eta kirolaren teknika azaltzen dituzten hiru irudiz osatua dago. Horietako lehenean oholen teknologia eta historian zehar izan duten garapena deskribatzen da, zurezkoetatik material berriekin egindakoetara emandako aldaketak modu bisualean erakutsiz. Bigarren irudian olatuen sorreran haizeak, periodoak edota mareek daukaten eragina zehazten da eta surf egiteko olatu egokienak zeintzuk diren deskribatzen dira. Azkenik, erakusketa osatzen duen hirugarren irudian, surfa nola egiten den azaltzen da eta, betiere ikuspegi zientifiko batetik, olatua hartu eta horren gainean mugitzeko zehaztasunak ematen dira.