Osasun-ikerketa izan da protagonista NAUKAS PROren edizio berri batean Osakidetzako Biobizkaia, Bioaraba eta Biogipuzkoa Ikerketa Institutuetako ikertzaileen eskainitako hitzaldiekin.
Osakidetzako Biobizkaia Ikerketa Institutuko Iñigo Gabilondo eta Jesus Cortes Ikerbasque ikertzaileek parte hartu dute, Bioarabatik, berriz, Iratxe Salcedo pediatrak eta Izaro Kortazar neurologoak hartu dute hitza eta Biogipuzkoatik Javier Ruiz-Martinez neurologoak, Maria Jesus Perugorria biologoak eta Borja Garcia-Lorenzo Osasuneko ekonomialariak.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Osasun Saileko Berrikuntza eta Ikerketa Zuzendaritzak antolatutako ekimenean hainbat ikerketaren inguruan hitz egin da, hala nola haurren obesitatearen edo minbiziaren aurkako tratamendu berritzaileen inguruan. Gaixotasun arraroak ere mintzagai izan dira, esaterako, Familia Insomnio Hilgarriaren inguruan, Euskal Autonomia Erkidegoan batez bestekoaren gainetik dagoen gaitza.
Osasun-ikerketa gai nagusi izan duen jardunaldi honen ondoren, NAUKAS BILBAOren edizio berri baten txanda izango da. Ostiral eta larunbatean, hitzaldi zientifiko labur eta atseginak Euskalduna Bilbaoko agertokira igoko dira berriro, zientzia-dibulgazioko ekitaldi handienean.
Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen finala
Goizean, Euskalduna Bilbaon ere, Bigarren Hezkuntzako ikasleen bakarrizketa zientifikoen Ciencia Show lehiaketaren finala egin da. Aurten Lina Al-Morabet Tahirí Madrileko Avenida de los Toreros BHI-ko ikaslea izan da irabazlea, “Padre no hay más que uno” (Aita bakarra dago) bakarrizketarekin.
Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako bakarrizketa zientifikoen lehiaketa Big Van Cienciarekin batera antolatu da.