Formula matematikoak eta zenbakiak: ‘Buru miragarri bat’-etik San Mames-era arte

Xehetasunak

Data eta ordua:

19 de maiatza de 2015 / 19:00 20:30

Egoitza

Auditorio de Azkuna Zentroa (planta -1)

Plaza Arriquíbar, 4
Bilbao,
+ Google Map

Galileo Galilei eta Isaac Newton ahalik eta zehaztasun handienarekin saiatu ziren aztertzen Pisako dorreko harriak eta arboletako sagarrak nola erortzen ziren, harrietan eta sagarretan interesik ez bazuten ere. Harri eta sagar horiek teoria fisikoak ebaluatzeko izan zitzaketen datuetan interesa zutelako egiten zuten. Era berean, futbol zelai batean lor daitezkeen datuak ere oso interesgarriak dira ekonomia aztertzeko. Ekonomistak gero eta gehiago oinarritzen dira giza-jarreren inguruko teorietan, John F. Nash-erenak esaterako (‘Buru miragarri bat’ filmak erakusten duen pertsonarena) edo ekonomia-merkatuetan, lan-baztertzean edo giza burmuinaren jarreran eragina duten merkatu eraginkorretan.

Ignacio Palacios-Huertak, London School of Economics-en Ekonomia Katedraduna eta EHU/UPV-n Ikerbasque Fundazioan ikertzailea, teoria horiak azalduko ditu ‘Formula matematikoak eta zenbakiak: ‘Buru miragarri bat’-etik San Mames-era’ izeneko hitzaldia eta mahai-inguruan. Hitzaldia maiatzaren 19an izango da, arratsaldeko 7etan, Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.