Xehetasunak
Data eta ordua:
19 de urria de 2015 / 19:00 – 21:00
Egoitza
Zulo beltzak ezagutzen ditugun objektu astrofisiko liluragarrienak dira. Ezin ditugu zuzenean ikusi; izan ere, haien indar grabitatorioa hain handia da ezen argiak ere ezin duen haien ingurutik ihes egin guregana heltzeko. Baina eragiten dituzten hainbat efektuek salatzen dituzte. Nahiz eta nola eratzen diren nahiko ondo ulertzen dugun, oraindik ez dago hain argi haien eboluzio zehatza zein den, hala nola zer gertatzen den haien barnean. Esan genezake hauxe dela, izatez, zulo beltzei buruzko galdera ireki funtsezkoena.
David Brizuela UPV/EHUko Fisikako irakasleak gai hauei buruz hitz egingo du ‘Zulo beltzen misterioak argitzen’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau urriak 19an burutuko da Azkuna Zentroan.
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.