Xehetasunak
Data eta ordua:
9 de abendua de 2015 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Duela mende bat, Albert Einstein-ek Erlatibitatearen Teoria Orokorra kaleratu eta goitik behera aldarazi zuen unibertsoaz dugun ikuspegia. XX. mende osoan, teoriak eragin handia izan zuen zientzian, filosofian, artean, politikan, kultura herrikoian eta beste hainbat esparrutan. Einstein-en legatua aztertzeko, hiru fisikari teorikoren arteko mahaingurua antolatu dugu, teoria honen xehetasunak azaldu eta publikoaren galderei erantzun diezaieten.
Zientzialariak Jose Juan Blanco, Raul Vera eta Jon Urrestilla, UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakasleak. Radio Euskadiko ‘La mecánica del caracol’ saioa zuzentzen duen Eva Caballero kazetaria arduratuko da solasaldia moderatzeaz.
‘100 urte bete ditu Erlatibitate Orokorrak, Einstein-en legatuak’ izenburuko jarduera hau gaztelaniaz egingo da abenduaren 9an, 19:00etan, Azkuna Zentroan.
Zientziateka deritzon ekimena hilean behin antolatzen dute UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak gaurkotasunezko gai zientifikoak dibulgatzeko asmoz.
Sarrerak Azkuna Zentroko informazio-gunean jaso behar dira abenduaren 1etik aurrera. Sarrera doakoa da aretoa bete arte.