Xehetasunak
Data eta ordua:
16 de martxoa de 2016 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Urtarrilean, eguzki sistemaren mugetan planeta ezezagun bat egon zitekeela eman zen ezagutzera. Zenbait kalkuluren arabera, planeta batek gorputz txikiagoen multzoek osatutako orbitetan izan zitekeen eragina da iragarpen horren oinarria. Planeta berri hipotetiko hori oso iheskorra da eta oraindik ez du inork ikusi, baina dagoeneko sortu ditu hainbat galdera: Nolakoa izango litzateke planeta hipotetiko hori? Zertan oinarritzen da existitu daitekeela dioen iragarpen hori? Etengabe harritzen gaituen eguzki sistema batean alderdi ezezagunen adierazle bat da X planeta hori.
Ricardo Hueso fisikariak, UPV/EHUko Planeta-zientzien taldeko kidea, gai horri buruzko ‘Planeta X, en busca del inquilino invisible del sistema solar’ (’X planeta, eguzki sistemaren maizter ikusezinaren bila’) zeneko hitzaldia eskainiko du martxoaren 16an, Azkuna Zentroan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira, otsailaren 1etik aurrera. Sarrera doan da.