Xehetasunak
Data eta ordua:
12 de apirila de 2016 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Azken urteotan infekzio ezberdinak hedatu dira munduan barrena. Ebola, MERS, SARS edo hegaztien gripe ezberdinak, esaterako, haien ohiko esparru geografikotik atera dira beste lurralde batzuetara iritsiz. Azken hilabeteotan ahoz aho dabil gure inguruan ezezaguna zen birus baten izena: Zika. Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Guretzako mehatxua al da? Nola globalizatzen ari dira gaixotasun hauek?
Miren Basaras UPV/EHUko Mikrobiologiako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Zika birusa: azkenaurreko mehatxua?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau apirilaren 12an burutuko da Azkuna Zentroan, eta euskaraz egingo da.
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.