Xehetasunak
Data eta ordua:
16 de azaroa de 2016 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Aurtengo Kimikako Nobel sariak munduko makina txikienen sorkuntza saritu du. Jean-Pierre Sauvage kimikari frantziarrak, Fraser Stoddart kimikari britainiarrak eta Bernard Feringa kimikari herbeheretarrak jaso dute saria, kontrolatu daitezkeen mugimenduak dituzten molekulak garatu izanagatik, energiaz hornituz gero zereginak burutu ditzaketenak. Akademiak dioenez, aurkipen honek iraultza teknologiko batera eraman gaitzake.
Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika Fisiko arloko katedradunak aurkikuntza honen garrantzia azalduko du “Nobel saria irabazi duten makina molekularrak” izeneko hitzaldian. Ekitaldia datorren azaroaren 16an arratsaldeko 19:00etan Azkuna Zentroan izango da. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida Aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.