Janariaren historia naturala (UPV/EHUko uda ikastaroa)

Xehetasunak

Data eta ordua:

2 de uztaila de 2018 / 09:00 4 de uztaila de 2018 / 13:30

Egoitza

Palacio Miramar

Paseo Miraconcha, 48
Donostia,
+ Google Map
Datorren uztailaren 2, 3 eta 4an, UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, Kultura Zientifikoko Katedrak eta Ikerbasque Fundazioak “Janariaren historia naturala” izeneko ikastaro berria antolatu dute. Ikastaroaren bidez, parte-hartzaileek hobeto ezagutuko dituzte, ikuspegi zientifikotik, elikatzen gaituzten produktuak, horien jatorria, motak, historia eta etorkizun posiblea.

Gizakiak orojaleak gara, animaliak eta landareak jatorri dituzten elikagaiak jaten ditugu. Gure historiaren zati handienean, elikatzeko, onddoak, tuberkuluak eta landareak bildu ditugu eta animaliak ehizatu eta arrantzatu ditugu. Baina, duela hamabi mila urte inguru, gure arbasoak landareak ereiten eta animaliak hazten hasi ziren, helburu berarekin. Arrantzak, nekazaritzak eta abeltzaintzak elikatu dute gizakia azken mendeetan eta, berriki, uretako animaliak ere hazten hasi dira, gero eta gehiago murrizten ari diren arrantza-baliabideak ordezkatzeko. Janariak ez dio gure historian zehar aldatzeari utzi.

Elikagaiak kozinatzen ditugu hobeto digeritzeko, eta modu askotan tratatzen ditugu ahalik eta gehien kontserbatzeko. Eta janaria propietate bereziekin lortu nahi dugu, gure osasun-egoera hobetzeko asmoz. Gainera, hamarkada gutxi barru lur planetan biziko diren hamar mila milioi pertsonak elikatzeko janaria faltako da. Janaria, beraz, interes handieneko ikerketa zientifikoaren xede da. Gizakiok janariaren alboan igaro dugun historia errepasatzea eta etorkizunak ekarriko diguna uztartzea modu paregabea da gure elikagaiei buruz eta gu gizakioi buruz gehiago jakin ahal izateko.

Ikastaroan gure espezieak elikagai izan diren produktuekin izan dituen harremanak berrikusiko ditugu. Ibilbidea Paleolitoan hasiko dugu, gure historiaren zati handiena da, eta tarte horretan elikadura ehizan eta bilketan oinarritzen zen. Ondoren, Neolitoak ekarritako berrikuntzak ikusiko ditugu, elikadurara zuzendutako landutako landareak eta hezitako animaliak. Deribatuetan (esnekietan, esaterako), elikagaien kontserbazioan, arrantzatik akuikulturara egindako trantsizioan ere sakonduko dugu eta, amaitzeko, zientziak gastronomiaren eta elikaduraren alorretan eta kontsumitzen ditugun landare eta animalien errendimendua hobetzeko eskain ditzakeen aukerak ezagutuko ditugu.

Ikastaroaren programa honako hau da:

Uztailak 2

Fernando Cossío (Kimika Fakultatea, UPV/EHU): Janariaren historia naturala / Sarrera.

Eduardo Angulo Pinedo (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU; erretiratutako irakaslea): Denetik jatea: Paleolitoko dieta.

Rosa Porcel (Instituto para la Conservación y Mejora de la Agrodiversidad Valenciana; Valentziako Unibertsitate Politeknikoa): Aldatutako janaria: lehenengo bi mila urteak.

José Miguel Mulet (Instituto de Biología Celular y Molecular de Plantas. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa): Transgenikoen gorakada eta beherakada.

Uztailak 3

Juan Ignacio Pérez (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Abereen etxekotzearen historia.

Inma Estévez (Neiker Tecnalia-Ikerbasque; Research Fellow): Etologia eta animalia-ongizatea, horren eragina elikagaien kalitatean.

Uxío Labarta (Instituto de Investigaciones Marinas, CSIC): Itsasoaz elikatzea, itsasoak industrializatzea: bakailaotik hegaluze, izokin eta muskuilura arte.

Mertxe de Renobales (Farmazia Fakultatea, UPV/EHU; erretiratutako irakaslea): Esnea eta esnekiak: bioteknologia tradizionala eta Neolitotik honako bilakaera.

Uztailak 4

Olaia Martinez Gonzalez (Farmazia Fakultatea, UPV/EHU): Elikagaiak kontserbatzeko tekniken jatorriak eta bilakaera.

Deborah García Bello (Coruñako Unibertsitatea, doktoregaia; Kultura Zientifikoko Katedrako kolaboratzailea): Sukaldaritza tradizionalak badu bere zientzia.

Juan José Iruin (Kimika Fakultatea, UPV/EHU; erretiratutako irakaslea): Gastronomia molekularra.

Jose M. López Nicolás (Unidad de Cultura Científica, Murtziako Unibertsitatea): Elikagai funtzionalen erronka.

Izen-ematea

Izena emateko epea irekita dago. Izena maiatzaren 31a baino lehen ematen dutenek beherapena izango dute prezioan, eta hori are merkeagoa izango da hainbat kolektiborentzat, esaterako, ikasleentzat. Prezioak hemen kontsulta daitezke.