“Hezkuntza-frogak” jardunaldia Donostian

Xehetasunak

Data eta ordua:

9 de azaroa de 2018 / 09:00 13:00

Egoitza

Centro Carlos Santamaría – UPV/EHU

Plaza Elhuyar, 2
Donostia,
+ Google Map

Hezkuntza-frogak ekitaldia Donostian egingo da aurten lehenengoz, azaroaren 9an, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Euskadiko Eskola Kontseiluak antolatuta eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin

Ekitaldian hezkuntza arloko gaiak lantzeko aukera izango da, beti ere ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspuntuetatik. Horretarako, hezkuntza arloko hainbat lagun biltzen dira, elkarren artean azaldu eta eztabaidatzeko modako baieztapen, proposamen eta hezkuntza-jarduera edo balizko beste praktika batzuen oinarrian dauden (edo ez dauden) frogak.

Goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean, hainbat adituren hitzaldiak eskainiko dira, zeintzuek hizpide hartuko baitituzte hezkuntzarekin lotutako gaiak, beti ere oinarritzat harturik eskura ditugun froga zientifikoak. Adituek bereziki azpimarratuko dute zein den gaur egun eskura dagoen ebidentzia onena ikasgeletako eta hezkuntza-sistema osoko errealitate desberdinak lantzeko. Marta Ferrero psikologiako doktorea da mintegiaren zuzendaria.

Ekitaldia doakoa da lekuak bete arte, eta parte hartzeko posta elektroniko bat bidali behar da huiseek@euskadi.eus helbidera urriaren 16tik aurrera, parte-hartzailearen izen-abizenak eta lantokia adieraziz.

Hitzaldiak:

Jardunaldian 20-30 minutuko hitzaldiak eskainiko dira, ebidentzia zientifikoarekin kontrastatzeko zenbait hezkuntza-jarduerak.

Luis Lizasoainek –Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktoreak- azalduko ditu eskola-eraginkortasunaren irizpideak eta emaitza bikainen atzean dauden hainbat faktore, arreta berezia eskainiz irakasleei eta familiei.

Abiapuntutzat harturik hezkuntza arloan eten handia dagoela ikerketaren eta hezkuntza-jardueraren artean, Marta Ferrerok, Psikologian doktorea, argituko du zergatik gailentzen diren hezkuntza arloko ideia okerrak eta horiekin lotutako metodo eta tresnak lanean ari diren irakasleen artean. Oinarritzat hartuz ebidentzia zientifikoa, Ferrerok azalduko du hezkuntza-jarduera horiek benetako erabilgarriak izan daitezkeela irakasleentzat baldin ongi erabiltzen badira.

Bestalde, Cintia Rodriguezek –Madrileko Unibertsitate Autonomoko Desarrollo Temprano y Educación (DETEDUCA) taldeko koordinatzaileak– azalduko du zein garrantzitsua den norbere portaeraren kontrol exekutiboa izatea, eta hori funtsezkoa dela osasun mental eta fisikorako eta eskolan arrakasta izateko. Haur-eskola bateko 0-1 gelan eginiko bi azterketa aurkeztuko ditu.

Joana Achak –UPV/EHUko Oinarrizko Prozesu Psikologiko eta euren Garapeneko saileko irakasleak– irakurketarekin lotutako nahasteei buruzko lan esanguratsuenak errepasatuko ditu, zubi bat eraikitzeko irakurketa barneratzeko prozesuari buruzko ezagutza zientifikoaren eta ezagutza horrek hezkuntza-jardueran duen aplikagarritasunaren artean. Saiatuko da zalantzak argitzen azalduz zer den zehazki irakurtzen ikastea eta nola optimizatu daitezkeen esku-hartze estrategiak pertsona bakoitzaren adinaren eta irakurtzeko gaitasunaren arabera.

Jardunaldia bukatzeko, Luis Lurik –Pedagogian lizentziatua eta hainbat sari jaso eta liburu argitaratu dituen adituak– azalduko du zelan bihurtu hutsegite bat ikasteko aukera bezala: “Haurrak erantzun zuzena eman ohi dio bere buruari egiten dion galderari. Galdera horren eta irakasleak egin dionaren arteko aldeak zehazki erakusten du bere ikaskuntzaren karga kognitiboa”.

Egitaraua osatzeko, amaierako solasaldi bat egingo da, non bertaratuek eta hizlariek aukera izango duten euren ikuspuntuak partekatzeko eta zalantzak eta iritziak trukatzeko.

Egitaraua:
  • 9:00 – 9:10: Sarrera.
  • 9:10 – 9:20: Aurkezpena.
  • 9:20 – 9:50: “Eskola-eraginkortasunaren irizpideak eta erlazionatutako faktoreak”, Luis Lizasoain.
  • 9:50 – 10:30: “Ebidentzian oinarritutako hezkuntza: erronkak eta hobetzeko proposamenak”, Marta Ferrero.
  • 10:30 – 11:00: “Funtzio Exekutiboen lehen agerpenak eta Hezkuntza Ekintza 0-1 gelan: inplikazioak Haur Hezkuntzarako”, Cintia Rodriguez.
  • 11:00 – 11:20: Atsedenaldia.
  • 11:20 – 11:50: “Irakurketa barneratzeko prozesua ebidentzia zientifikotik: bide-orri bat hezitzaileentzat”, Joana Acha.
  • 11:50 – 12:20: “Akatsa ikaskuntzarako aukera gisa”, Gregorio Luri.
  • 12:20 – 13:00: Solasaldia.
Izen-ematea:

Sarrera doan, aretoaren edukiera bete arte, baina bertaratu nahi izanez gero izen-ematea gauzatu behar da urriaren 16tik aurrera, huiseek@euskadi.eus helbidera mezua bidaliz honako datuekin: izen-abizenak eta lantokia adieraziz.