Jardunaldiak: Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat

Xehetasunak

Data eta ordua:

22 de azaroa de 2018 / 10:00 23 de azaroa de 2018 / 18:00

Egoitza

Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Abandoibarra Etorbidea, 3
Bilbo,
+ Google Map

Begiak itxi eta geologo baten irudia bistaratuko bagenu, segur aski fosilak edota mineralak biltzen dituen pertsona bat irudikatuko genuke. Hala ere, diziplina akademiko honek gizartearen zati handi batek ezagutzen ez dituen beste aplikazio asko ditu.

Esparru zientifiko honi atxikitako beste alderdi horiek bistaratzeko asmoz antolatu dira azaroaren 22 eta 23an UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo diren “Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat” dibulgazio-jardunaldiak.

Ekimena UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia ataleko kideek antolatu dute, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Energiaren Euskal Erakundea (EVE-EEE), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, UNESCOren Euskal Kostaldeko Munduko Geoparkea UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.

Gonbidatuak arkitektura, turismoa eta klima-aldaketa bezalako esparruetan trebatutako adituak dira, eta geologiaren alderdirik praktikoena eta dagozkion aplikazioak bistaratzeaz gain, zientzia honek beste espezializazio esparru batzuetan duen garrantzia nabarmentzen ere saiatuko dira.

Jardunaldiak 30na minutu inguruko bederatzi hitzaldik osatuko dituzte, geologiak azterketa-diziplina desberdinetan duen eginkizuna eta horren inpaktu ekonomiko, sozial eta kulturala azaltzeko asmoz. Jardunaldietarako sarbidea doakoa da lekuak bete arte, eta horietan izena emateko formularioa bidali behar da j.geologiamiopes@gmail.com helbidera.

Hitzaldiez eta Joaquín del Val aditua buru izango duen arteari eta geologiari buruzko tailer batez gain, jardunaldietan, geologoek koordinatutako bi irteera ere antolatuko dira Bilboko itsasadarraren eta Arte Ederretako Museoan erakusten den artearen ingurumen arloko alderdi geologikoak aztertzeko.

Egitaraua:

Azaroaren 22a, osteguna

  • 10.10 – 10.15: Irekiera.
  • 10:15 – 10:45: “Geologia: nondik gatozen eta norantza goazen jakiteko giltzarri”, Estíbaliz Apellaniz (UPV/EHU).
  • 10:45 – 11:15:”(Paleo)Klima eta, etortzeko den hotza?”, Eneko Iriarte (UBU).
  • 11:15 – 11:30: Galderak eta eztabaida.
  • 11:30 – 12:00: Kaferako etenaldia.
  • 12:00 – 12:30: “Lokartutako arriskuak: jakin beharko zenukeena”, Virgina Ormaetxea (Harrilur).
  • 12:30 – 13:00: “Ondare Geologikoa: inguruaren beste erdia”, Luis Carvavilla (IGME).
  • 13:00 – 13:30: Galderak eta eztabaida.
  • 13:30 – 15:00: Bazkaltzeko etenaldia.
  • 15:30 – 16:00: “Arkitektura eta geologia: Materialitea eta Kokalekua”, Maialen Sagarna (UPV/EHU).
  • 16:00 – 16:30: “Planetari beste begirada bat: artea eta geologia”, Joaquín del Val, (Freelance).
  • 16:30 – 17:00: Galderak eta eztabaida.
  • 17:00 – 17:45: Arte eta Geologia tailerra, Joaquín del Val
  • 18:15 – 20:00: Arte Ederretako Museora bisita.

Azaroaren 23a, ostirala

  • 10.00 – 10.30: “Geologia, zapaltzen dugunetik haratago ikusi”, Iñaki Antigüedad (UPV/EHU).
  • 10:30 – 11:00: “Geomorfología: Paisaiaren larruazalaren atal”, Raoul Servert (Fundicot).
  • 11:00 – 11:30: Kaferako etenaldia.
  • 11:30 – 12:00: “Ba al dago geoturismorik?”, Asier Hilario (Geoparkea).
  • 12:00 – 12:45: Galderak eta eztabaida.
  • 12:45 – 14:30: Bazkaltzeko etenaldia.
  • 14:30 – 18:00: Irteera: Bilboko Itsasadarrerako Ingurumen-historia, Alejandro Cearreta (UPV/EHU).

Hitzaldiak:

Azaroaren 22a, osteguna

Estibaliz Apellaniz doktore eta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia ataleko irakasle erretiratuak irekiko du hitzaldi-zikloa, eta bere agerraldian, geologia diziplina zientifikotzat aztertzeaz gain, denbora geologikoaren kontaketaren eraikuntzatik abiatuta, oraina ulertu eta planetaren geroa aurreikusteko erabili diren ikerketa-mekanismoak azalduko ditu.

Bigarren hitzaldian, Eneko Iriarte Burgosko Unibertsitateko Giza-Eboluzioaren Laborategiko geologoak, klimak izandako bilakaera ulertzeko geologiak eskaintzen duen laguntza azalduko du, historian zehar gertatu diren aldakuntza handiak eta hauek egungo nahiz iraganeko organismoen gainean izan duten eragina aztertuz, gizakia barne.

Bestetik, Euskadiko Geologoen Elkargoaren (EGEO) bozeramailea den Virginia Ormaetxea Harrilur Geotecniako geologoak gure inguruneari dagozkion egungo arrisku geologikoetako bi aztertuko ditu, hirigintzaren presioak, lur-jausi nahiz lur-irristatzeek eta arroka azido-sulfatatuei lotutako arriskuek eragindakoak.

Ondarea aztergai izango da Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko (IGME) zientzialari titularra den Luis Carcavilla doktorearen hitzaldian ere. Agerraldian, geologiak diziplina honetan duen garrantzia nabarmenduko du, izan ere, Gizateriaren Ondare diren toki gehienek izaera geologiko garbia dute.

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Arkitektura atalean irakasle dabilen Maialen Sagarnak arkitektura eta geologiaren artean dagoen lotura estua azalduko du. Horrekin batera, eraikuntzen kokapen geologikoak iraunkortasunaren, segurtasunaren nahiz energia-eraginkortasunaren ikuspegitik duen garrantzia aztertuko du.

Bestalde, Arte y Geología bloga sortu duen Joaquin del Val geologoak arte garaikidearen eta geologiaren arteko harremanak aztertuko ditu, izan ere, azken hamabost urteotan, artista askok Lurraren zientzietan eta bereziki geologian aurkitu dute beren inspirazio eta sormen iturria.

Azaroaren 23a, ostirala

Iñaki Antigüedadgeologo eta UPV/EHUko Geodinamika ataleko katedradunak inauguratuko du zikloaren bigarren jardunaldia, egungo gizarteak baliabide naturalei buruz eta bereziki baliabide geologikoei buruz duen ezagutza mugatuaren inguruko hitzaldi batez.

Raoul Servet Araudi kontsultoretzako zuzendaritza-taldeko geografo eta paisajistak geomorfologiari buruzko hitzaldia eskainiko du. Zientzia honek erliebearen formak ulertzea du helburu, horien azterketa sistematikoaren bitartez, eta azken urteotan, azterlanak paisaiari buruzko ikuspegi integratu batetik egiteko aplikatu izan da. Era berean, egungo legeria berrikusiko du, lurralde antolamenduaren ikuspegitik.

Amaierako hitzaldian, Asier Hilario geologo eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak geologia baliabidetzat aztertuko du. Munduko helmuga turistiko nagusietako batzuk geologia hutsa dira; milioika bisitari erakartzen dituzte, eta hauetako askok ez jakin arren, geologia horrek badu haien ikusmina piztu duen zerbait. Esperientziatik abiatuta, geoturismoaren gako eta aukera nagusiak azalduko ditu, lurraren zientzien inguruko ezagutza eta gozamena susta dezaketen helmuga turistiko berritzaileak eta iraunkorrak sortzeko helburuari begira.