“Ilusioa eta Zientzia” hitzaldi-sorta

Xehetasunak

Data eta ordua:

16 de urria de 2019 / 19:00 30 de urria de 2019 / 20:30

Egoitza

Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Abandoibarra Etorbidea, 3
Bilbo,
+ Google Map

Zientzia Astearen aurreko asteetan, urriaren 15etik azaroaren 3ra, Euskal Herriko Unibertsitateak ilusioen mundua ardatz izango duen hitzaldi-sorta bat antolatu du. Neurobiologia, neurozientzia kognitiboa eta matematikak izango dira hitzaldien haria eta hauetan, bestelako ikuspuntu batetik, ilusio optiko eta sentsorialek zientziarekin duten harremana plazaratuko da. Horrela, hizkuntzaren ilusioak, ikusi edo sentitzen dugunari buruzko ilusio sentsorialak edota paradoxikoak diruditen buruketa geometriko jakin batzuk sortzen dituzten desilusioak plazaratuko dituzte hizlariek.Hitzaldiak Bizkaia Aretoko Oteiza egongelan izango dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. Hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte. 

Programa
  • Urriaren 16an – “Las ilusiones del lenguaje” – Manuel Carreiras.

Manuel Carreiras, Ikerbasque ikertzailea Basque Center on Cognition, Brain and Language – UPV/EHUn, hizkuntzaren bidez ziriak sartu eta ilusioak sor daitezkeela erakutsiko du. Hitzaldian azalduko du nola argitu daitezkeen hizkuntzaren sekretuak ilusioen bidez.

  • Urriaren 22an – “Tu cerebro te engaña: un viaje desde la sensación hasta las ilusiones sensoriales” – Amanda Sierra.

Amanda Sierra, Ikerbasque ikertzailea Achucarro Basque Center for Neuroscience – UPV/EHUn, galdera zehatz batzuk erantzungo ditu: ikusi eta sentitzen dugun guztia benetakoa al da? Edo burmuinak gure inguruneaz egiten duen interpretazioaren menpe bizi al gara? Errealitatea eta pertzepzioa zertan, Neurobiologiaren ikuspuntutik errealitatea eta pertzepzioa zertan desberdintzen diren azalduko digu ikertzaileak.

  • Urriaren 30ean – “El chocolate infinito y otras des-ilusiones” – Pedro Alegría.

Pedro Alegría, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea, Matematika Saileko kideak paradoxaren bat duten disekzio geometrikoei lotutako problema batzuen ibilbide historikoa azalduko du.

Sarrera

Hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte.Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute Kosmos EiTB bidez.