Mugako elkarrizketak: zientzia, zinema eta efektu bisualak

Xehetasunak

Data eta ordua:

22 de urria de 2019 / 19:00 20:30

Egoitza

Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrieta kalea, 4
Bilbao, Bizkaia
+ Google Map

Zinematografoa zientziaren eskutik sortu zen, bitxikeria teknologiko bezala, eta denboraren poderioz, zazpigarren artea deritzon istorioak kontatzeko tresna ikusgarria bilakatu da. Azken hamarkadetako garapen zientifiko eta teknologikoa nahitaezkoa izan da egun ezagutzen dugun zinemara iristeko.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrietako Liburutegiak antolatu ohi duten hitzaldi-zikloari atxikitako “Mugako elkarrizketak” programak arteen eta zientzien arteko elkarrizketarako gunea sortzea du helburu. Horren harira, zinema bi diziplinen arteko bat-egitearen eredu bikaina da.

Horrela, urriaren 23an, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, “Zientzia, zinema eta efektu bisualak” izenburuko hitzaldi-solasaldia izango da efektu berezien nazioarteko zinemagintzako aitzindaria den Carolina Jiménezen eskutik. Gainera, azpimarratzekoa da Emmy sari bat irabazi berri duela Scanlinekin “Juego de tronos” telesaileko efektu bisualak sortzen egindako lanagatik. Honekin mintzatuko da UPV/EHUn irakasle dabilen Raúl Ibáñez, Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzailea.

Hitzaldi honetan, zinemaren eta zientziaren arteko harremanak aztertuko dira, zientziak eta teknologiak zinemaren sorreran eta geroko garapenean izan zuten eginkizunetik hasi eta zinemak zientziari egindako ekarpenetaraino, zientziak filmetan duen irudia eta filmen zorroztasun zientifikoa ere aintzakotzat hartuz. Gainera, arreta berezia emango zaie zinemako efektu bereziei eta zientziak, teknologiak eta informatikak efektu horietan duten garrantziari.

Hizlaria

Carolina Jiménez García madrildarra aitzindaria da efektu berezien nazioarteko zinemagintzan eta haren lanbidea mundu gaztelaniadunean bistaratzeko ahaleginean. Horren erakusle da irabazi berri duen Emmy Saria, Scanlinekin “Juego de tronos” telesaileko efektu bisualak sortzen egindako lanagatik. Goi mailako arkitektura ikasi zuen arren, noranzkoa aldatu eta ordenagailu bidezko animazioan eta efektu bisual digitaletan murgildu zen. Egun, Kanadan bizi da eta Layout Artist bezala lan egiten du Scanline VFX konpainian. Ridley Scott, George Miller, Peter Jackson eta Tim Burtonen esanetara lan egin du, eta haren filmografian, Prometheus, El Hobbit, Star Trek Beyond, Tomb Rider, El planeta de los simios eta Terminator 6 filmak nabarmen daitezke, besteak beste.

Sarrerak

Hitzaldirako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapena eskuratu behar da liburutegian bertan. Gonbidapenak urriaren 18tik aurrera eska daitezke astelehenetik ostiralera, goizez zein arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute KulturguneaTB bidez.