Xehetasunak
Data eta ordua:
18 de uztaila de 2022 / 09:00 – 19 de uztaila de 2022 / 14:00
Egoitza
Uztailaren 18an eta 19an, UPV/EHUren Uda Ikastaroen barruan, “Todo lo que quisiste saber sobre el cáncer y nunca supiste a quién preguntar” ikastaroa eskainiko da Donostiako Miramar Jauregian 9:00etatik 14:00etara.
“Todo lo que quisiste saber sobre el cáncer y nunca supiste a quién preguntar” minbiziari buruzko zientzia-dibulgazioko ikastaro bat da, interesa duen edonori zuzendua, eta bertaratzeko ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezagutza zientifikorik izatea. Ikastaro honen helburua da gaixotasun honen oinarri zientifikoak publiko orokorrari hurbiltzea. Horretarako, bi egunetan, minbiziaren jatorria, izaera eta gaitzaren aurkako terapia azaltzen duten kontzeptuak modu erraz eta sinplean plazaratuko dira.
Hainbat arlotan diharduten profesionalek eta adituk aurkeztuko dituzte gaiak: Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, CicBiogune eta BioCruces ikerketa-zentroko ikertzaileak, Osakidetzako medikuak eta tumoreen aurkako terapietan diharduten Onena Medicines edo PolymerBio enpresako kideak.
Egitaraua
uztailaren 18a, astelehena
- 09:00 – 09:25 – Aurkezpena
- 09:25 – 10:00 – Cáncer. Una enfermedad asocial de las células – Iker Badiola Etxaburu – EHU – Irakaslea
- 10:00 – 10:45 – Los errores genéticos y epigenéticos – Ainhoa Iglesias Ara – EHU – Irakaslea
- 10:45 – 11:00 – Laburpena
- 11:00 – 11:30 – Atsedena
- 11:30 – 12:15 – ¿Qué le pasa al sistema inmunitario? – Cristina Eguizabal Argaiz – BioCruces – Ikertzailea
- 12:15 – 13:00 – Y si resulta que el cáncer tiene células madre – Maider Zabala Ugalde – Onena medicines – Ikertzailea eta fundatzailea
- 13:00 – 13:30 – Laburpena
uztailaren 19a, asteartea
- 09:15 – 10:00 – El cáncer es lo que come – Arkaitz Carracedo Pérez – CICBiogune – Ikertzailea
- 10:00 – 10:45 – La célula tumoral y compañía: el microambiente tumoral – Gorka Larrinaga Enbeita – EHU – Irakaslea
- 10:45 – 11:00 – Laburpena
- 11:00 – 11:30 – Atsedena
- 11:30 – 12:15 – Combatiendo el cáncer – Isabela Díaz de Corcuera Frutos – Galdakaoko Ospitalea – Osakidetza – Medikua
- 12:15 – 13:00 – El futuro. Hay esperanza – Yurena Polo Arroyabe – PolymerBio – Ikertzailea
- 13:00 – 13:40 – Laburpena eta amaiera – Iker Badiola Etxaburu – EHU – Irakaslea
Informazio gehiago eskuratzeko edo izena-emateko jo ikastaroaren orrialdera: «Todo lo que quisiste saber sobre el cáncer y nunca supiste a quién preguntar».