Bilbo Zientzia Plaza

Xehetasunak

Data eta ordua:

12 de iraila de 2022 / 10:00 30 de iraila de 2022 / 22:00

Egoitza

Bilbo

Bilbo, + Google Map


Bilbo Zientzia Plaza jaialdiaren bosgarren edizioa izango da irailaren 12tik 30era, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta. Zazpi ekitaldi biltzen ditu programak, hainbat ikuspegi landuta publiko anitzari zientzia hurbiltzeko:

Bilbo Zientzia Plaza ekitaldiak
Erakusketak. Bi erakusketa biltzen ditu jaialdiak: Ibilbide bat nanomunduan barrena eta Zientzia kalean.

  • Ibilbide bat nanomunduan. (Irailak 12-24, Bizkaia Aretoa). Nanozietziako eta nanoteknologiako egileak, lanak eta tresnak aurkezten dira. Irudiek “nanomunduaren begi” bihurtu diren instrumentu harrigarriek hartu dituzte.
  • Zientzia kalean. (Irailak 15 – 18, Euskalduna Jauregiko zabalgunea; irailak 26 – urriak 9, Arriaga plaza eta Metro Bilbaoko Moyua geltokia). Telefono mugikorraren, ogiaren, garagardoaren, sukaldeko plakaren, kotxearen eta egunero erabili ohi diren beste elementu batzuen atzean dagoen zientzia guztia bistaratu nahi die herritarrei erakusketak.

Ciencia Show. (Irailak 15, Euskalduna Jauregia).
Big Vanek antolatu eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak protagonista dituen bakarrizketa lehiaketaren azken gala, gazteei zientzia eta teknologia modu atseginean eta zuzenean hurbiltzea helburu duena.

Naukas Pro. (Irailak 15, Euskalduna Jauregia).
Zientzialari profesionalek eta ikerketa-zentroetako kideek 20 minutuko hitzaldietan partekatuko dituzte zientziaren arloan dituzten esperientziak, beren lana zertan datzan azalduko dute eta beren berrikuntzarik deigarrienak publiko orokorrari jakinaraziko dizkiote. Aurten, gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan egindako ikerketak izango ditu ardatz.

Naukas Bilbao. (Irailak 16 eta 17, Euskalduna Jauregia).
Ezagutza zientifikoa modu erraz eta lotsagabean zabaltzeko gaztelaniaz egin den zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handienak hamar urte baino gehiago daramatza Bilbon. Bi eguneko ikuskizuna da, publiko guztiari zuzendua, eta 10 minutuko hitzaldiak eta ikuskizunak izango dira.

Naukas Kids. (Irailak 18, Bizkaia Aretoa).
Tailerrak, esperientziak eta  ikuskizuna, gaztetxoenek zientzia hurbilenaz eta atseginenaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Bidebarrieta Zientifikoa. (Irailak 21, Bidebarrieta Liburutegia).
Maia García Vergniory ikertzailea (DIPC) eta Kepa Acero surflariak Historia de una ola hitzaldia egingo dute Bidebarrieta Liburutegian surfarekin eta itsasoarekin zerikusia duten zenbait galderei erantzuteko, adibidez: surfean egiteko olatuetan zer paper duten mareek, haizeak edo itsas hondoak.

Ibilbide gidatuak. Ibilaldi bat nanomunduan barrena erakusketarekin batera, bi bisita gidatu egingo dira:

  • Irailaren 22an euskaraz.
  • Irailaren 23an gazteleraz.

Biak ala biak arratsaldeko seietan eta Ibon Santiago ikertzailearen eskutik. Bisita gidatuetara joan nahi ezkero, bidali mezu elektroniko bat kzk.ehu@gmail.com helbidera eta adierazi intereseko eguna, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.

Bilbo Zientzia Plazako jarduera guztiek sarrera libre eta doakoa izango dute. Horretaz gain, Naukas Pro eta Naukas Bilbao streaming bidez ikusgai izango dira Kosmos EITB kanalean eta Bidebarrieta Zientifikoaren hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Kulturgunea TB kanalaren bidez.

Jaialdiaren inguruko informazio eta xehetasun guztiak bzp.eus webguneak daude ikusgai.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimena da Bilbo Zientzia Plaza, Naukas plataformarekin batera. Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza dira babesleak eta Petronor, DIPC, Euskampus, CIC nanogune eta Metro Bilbao kolaboratzaileak dira.