Xehetasunak
Data eta ordua:
27 de iraila de 2022 / 10:00 – 20 de azaroa de 2022 / 18:00
Egoitza
Rialia Portugaleteko Industria Museoak «Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita / La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnología» erakusketa jarri du ikusgai irailaren 27tik azaroaren 20ra. Ibaizabal ibaiaren itsasadarra eta haren ingurune metropolitarra zientziaren begiekin erakusten dituzten hamar infografia-panelen bildumak osatzen du erakusketa.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorren erakusketa hau berriz ere ikus daiteke Rialia Museoaren laguntzari esker. Honen helburua da itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakustea, egunero begi-bistan ditugunak sakonago ikusten laguntzeko. Panelen eta bideo-sorta baten bidez, itsasadarraren garapen historikoa, ingurunearen geologia, ekologia, saneamenduaren ondorioak, Bizkaiko zubia, metroak itsasadarraren sakoneran egiten duen ibilbidea eta beste elementu batzuk aurkezten dira.