“Naturaren sekretua”, zientziari buruzko hausnarketak Pedro Miguel Etxenikerekin

Xehetasunak

Data eta ordua:

19 de iraila de 2023 / 18:30 20:30

Egoitza

Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Abandoibarra Etorbidea, 3
Bilbo,
+ Google Map

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako “Naturaren sekretua” (El secreto de la naturaleza) dokumentala Bilbo Zientzia Plazan berrestreinatuko da irailaren 19an, asteartea, 18:30ean Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan.

Zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handienean, ikus-entzunezko lan hau berrestreinatuko da, Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren, Donostia International Physics Center-eko (DIPC) presidentearen eta Jakiundeko (Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademia) ohorezko presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko.

55 minutuko iraupena duen lanean, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zer den eta zertan datzan galdetuz. Beraz, fisikari ospetsuak hausnarketa bat proposatzen du, edertasuna egiaren irizpidea ote den galderatik abiatuta.

“Naturaren sekretua” (El secreto de la naturaleza) dokumentalaren proiekzioa ondorengo solasaldirako abiapuntu izango da. Berbaldia Eva Caballero zientzia-kazetariak zuzenduko du, Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol saioko zuzendaria. Ikusleek  Etxenikerekin hitz egin ahal izango dute eta planteatutako hausnarketetan lagundu.

Proiekzioa eta ondorengo solasaldia irailaren 19an, asteartea, izango dira, 18:30ean, Bizkaia Aretoa-UPV/EHUko Mitxelena Auditorioan. Sarrera doakoa eta librea lekuak bete arte.