Euskaraz argitaratzen duen izaera orokorreko dibulgazio zientifikoko bloga da Zientzia Kaiera. Ikerketa zientifikoei buruzko lanak ez ezik, zientzietako esparru guztiei buruzko dibulgazio orokorreko lanak ere argitaratzen dira bertan.
Unibertsitate eta ikerketa-zentroetako lanak argitaratzen dira, baina baita zenbait alorretako profesionalenak ere: zientzialariak, dibulgatzaileak, ilustratzaileak, kazetariak…
2013an martxan jarri zenetik, 3.600 sarrera baino gehiago argitaratu dira bertan, 350 kolaboratzaile baino gehiagok idatziak. Kaieraren irakurlea edonor izan daiteke, baina bigarren hezkuntza edo maila garaiagoko ikasketak dituzten lagunak izan dira, batez ere, Zientzia Kaiera sortzerakoan gogoan izan zirenak. Hala ere, maila desberdineko sarrerak daude, irakurtzeko zailagoak eta errazagoak; kazetariek zein irakasle edo ikertzaileek egindako dibulgazio zientifikoko artikuluak, infografiak, bideoak, podcastak, e.a.
Zientzia Kaiera bloga elkarlanean gauzatzen den egitasmoa da, zientzia gizarteratzeko nahiarekin, bere balioak, historia, eta lorpen nagusiak hedatuz. Blogeko edizioa Uxune Martinez Mazagak egiten du.
Oso egonkor mantendu da bloga sortu zenetik. Hala ere, 2020. urtean hasieran zuen itxura modernizatu zen. Hona hasierako Zientzia Kaiera:
Blogaren lehen argitalpena Zientzia Kaiera argitalpen berria, irailetik aurrera izan zen. Bertan blogaren nondik norakoak azaltzen dira.