Elhuyar
-
![[:eu]Saturnoren eraztunen artera sartuko da Cassini suntsitu aurretik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/GrandFinale_Cassini_960_display_home.jpg)
[:eu]Saturnoren eraztunen artera sartuko da Cassini suntsitu aurretik[:]
[:eu]Cassini zundak irailean amaituko du bere misioa, Saturnoren inguruan hamar urtez orbitatzen ibili ondoren. Diagraman, bukaera hurbildu ahala egingo duen ibilbidea irudikatzen da. Cassiniren amaierako orbitak helburu nagusi batekin diseinatu dira: alegia, lehen aldiz Saturnoren eraztunen barnealdetik irudiak eta datuak jasotzeko.[:]
-
![[:eu]Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/blood-cells-543484_960_720-Pixabay_display_home.jpg)
[:eu]Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia[:]
[:eu]Tumore bat kendu ondoren tumore berriak haz ez daitezen estrategia berri bat probatu dute Estatu Batuetan, plaketak dituena protagonista. Plaketek zaurietan odola koagulatzen laguntzen duten heinean, zauri-guneetarantz jotzeko joera dute, eta hori aprobetxatuz, tumore bat kirurgia bidez kendu eta gero, toki horretan gera daitezkeen minbizi-zelulen aurkako antigorputzak eramateko balio dezakete. Ez hori bakarrik, plaketak odolean…
-
![[:eu]Informazioa oso azkar eta ia berorik sortu gabe gordetzeko modua aurkitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/hard-disk-775847_article_big.jpg)
[:eu]Informazioa oso azkar eta ia berorik sortu gabe gordetzeko modua aurkitu dute[:]
[:eu]Oso azkar eta oso bero gutxi sortuz informazioa grabatu eta gordetzeko teknika baten berri eman dute Nature aldizkarian argitaratu duten lan batean. Argia eta magnetismoa erabiltzen ditu teknikak, eta etorkizunean informazioa gordetzeko gailu hobeak sortzeko balio lezake.[:]
-
![[:eu]Bakterioek ere badituzte prioiak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/Clostridium-botulinum_article_big.jpg)
[:eu]Bakterioek ere badituzte prioiak[:]
[:eu]Badirudi prioiak uste zena baino askoz ere zabalduago daudela naturan eta eukariotoak sortu aurretik azaldu zirela, duela 2.300 milioi urte baino gehiago[:]
-
![[:eu]Grafenoari porfirinak gehituta, haren ezaugarriak hobetzea lortu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/grafenoa_display_home.jpg)
[:eu]Grafenoari porfirinak gehituta, haren ezaugarriak hobetzea lortu dute[:]
[:eu]Municheko Unibertsitate Teknikoko (TUM) ikertzaile-talde batek lortu du grafeno-xaflari porfirinak, klorofilaren eta hemoglobinaren parte diren eraztun proteikoak, batzea.[:]
-
![[:eu]Ebolaren aurkako txerto eraginkorra lortu dute, azkenik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/ebola-vaccine-630_article_big.png)
[:eu]Ebolaren aurkako txerto eraginkorra lortu dute, azkenik[:]
[:eu]Osasunaren Mundu Erakundeak eman du Gabonetan albiste itxaropentsua: rVSV-ZEBOV izeneko txertoak eraginkortasun handia erakutsi du Ebolaren aurrean. Ginean egindako saioek balio izan dute frogatzeko, eta 2017ko amaierarako txertoaren lizentzia izatea espero da.[:]
-
![[:eu]Haurdunaldiak aldaketak eragiten ditu amaren garunean[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/12/EquipOscarVilarroya500.jpg)
[:eu]Haurdunaldiak aldaketak eragiten ditu amaren garunean[:]
[:eu]Ikerketa baten arabera, haurdunaldiak egitura-aldaketak eragiten ditu amaren garunean. Aldaketa horiek gutxienez bi urtez irauten dutela frogatu dute.[:]
-
![[:eu]Kosmetikoak analizatzeko metodo garbiagoen bila[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/12/kosmetikoak_optjpeg_article_big.jpg)
[:eu]Kosmetikoak analizatzeko metodo garbiagoen bila[:]
[:eu]Gizakiak erabili zituen lehen kosmetikoak perfumeak izan ziren; izan ere, usainek inkontzienteki alda edo gida dezakete gure portaera. Asko aldatu dira gauzak harrezkero, eta maila pentsaezinetara iritsi da industria kosmetikoaren sofistikazioa. Egun, industriak 10.000 osagai baino gehiago ditu eskuragarri kosmetikoak egiteko, eta mundu mailako merkatu oso garrantzitsu bat da. [:]
-
![[:eu]Antimateriak xurgatzen duen argia neurtu dute lehenengoz[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/12/MAX_7750_1_article_big.jpg)
[:eu]Antimateriak xurgatzen duen argia neurtu dute lehenengoz[:]
[:eu]Antimateria-atomo batek zer argi xurgatzen duen neurtu dute lehen aldiz, CERNeko ikertzaileek. Urteak zeramatzaten hori lortu nahian, eta ikertzaileek aldarrikatu dute neurketa honek ate garrantzitsu bat irekitzen duela antimateria ikertzeko.[:]
