Elhuyar
-
![[:es]Jaio aurretik CRISPR erabilita, gaixotasun genetiko bat garatzea eragotzi dute saguetan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/CRISPR_article_big.jpg)
[:es]Jaio aurretik CRISPR erabilita, gaixotasun genetiko bat garatzea eragotzi dute saguetan[:]
[:es]Gizakietan jaio aurretik geneak editatzea debekatuta badago ere, saguekin saiakera ugari egiten ari dira zientzialariak, eta, lehenengo aldiz, jaio aurretik gaixotasun genetiko bat tratatzea lortu dute, CRISPR teknika erabilita. Tirosinemia gaixotasun hereditarioa duten saguetan, gaixotasuna eragiten duen mutazioa isilarazita, gaitza garatzea eragotzi dute.[:]
-
![[:es]Ponpeia: zena, dirudiena eta dena, kimikaren eskutik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/1715_ponpeia_optjpeg_3_article_big.jpg)
[:es]Ponpeia: zena, dirudiena eta dena, kimikaren eskutik[:]
[:es]Duela hamar urte, Ponpeiako lagin batzuk analizatzeko gonbidapena jaso zuten EHUko kimikari batzuek. Geroztik, Ponpeian bertan aritzeko aukera izan dute. Dituzten tresnei eta metodologiari esker, hango freskoek iraganetik orainaldira izan duten bilakaera argitzen ari dira, eta etorkizunean ere iraun dezaten bermatzeko lanean ari dira.[:]
-
![[:es]2018ko Kimikako Nobel Saria, proteinen eboluzioaren ahalmena hobetu dutenentzat[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/kimikako-nobel-sariak_article_big.jpg)
[:es]2018ko Kimikako Nobel Saria, proteinen eboluzioaren ahalmena hobetu dutenentzat[:]
[:es]Kimikako Nobel Saria Frances Arnold-ek, George Smith-ek eta Gregory Winter-ek jasoko dute aurtengoan; lehenengoak entzimen eboluzio gidatua garatzeagatik, eta beste biek farmakoak sortzeko fago erakusleen teknika (phage display) garatzeagatik. Nobel Fundazioaren esanetan, saritutako ikertzaileek “eboluzioaren kontrola hartu dute, eta haren printzipio berak erabilita gizateriaren arazo asko ebazten dituzten proteinak garatu dituzte». [:]
-
![[:es]Fisikako Nobel saria, laserraren fisikan ekarpen iraultzaileak egin zituztenentzat[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/5bb3432c1624630e00c199ba_orignal_ashkin-mourou-strickland-3_2_article_big.jpg)
[:es]Fisikako Nobel saria, laserraren fisikan ekarpen iraultzaileak egin zituztenentzat[:]
[:es]Arthur Ashkin, Gerard Mourou eta Donna Strickland ikertzaileek jasoko dute 2018ko Fisikako Nobel saria, “laserraren fisikan egindako ekarpen iraultzaileengatik”. Nobel Fundazioak azpimarratu duenez, ikertzaile horiek egindako aurrerapenei esker laserra oso tresna baliagarria bihurtu da hainbat arlotan; esaterako, industrian, biologian eta medikuntzan.[:]
-
![[:es]Allisonek eta Honjok jasoko dute Medikuntzako Nobela, minbiziari aurre egiteko kontrol-postuaren immunoterapiari bidea irekitzeagatik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/sarituak_article_big.jpg)
[:es]Allisonek eta Honjok jasoko dute Medikuntzako Nobela, minbiziari aurre egiteko kontrol-postuaren immunoterapiari bidea irekitzeagatik[:]
[:es]James P. Allison eta Tasuku Honjo ikertzaileek jasoko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria, minbizia tratatzeko bide berri bat aurkitzeagatik. Nobel Sarien erakundeak nabarmendu duenez, garatu duten metodoa iraultzailea da, immunologia-sistemak berak minbizi-zelulei aurre egiteko erabiltzen duen sistema baliatzen baitu, minbizi-zelulak zuzenean suntsitzen saiatu beharrean.[:]
-
![[:es]Irakurketaren funtsezko garun-egiturak eta funtzioak argitu dituzte[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/09/bilingual-reading-neurosciencenews-public_article_big.jpg)
[:es]Irakurketaren funtsezko garun-egiturak eta funtzioak argitu dituzte[:]
[:es]Neurozientzialariek lehendik ezagutzen zuten irakurketarekin lotutako eremu nagusia, informazioa sartzeko erabiltzen dena, baina ez zegoen garbi haren egitura eta funtzionamendua. Orain, eremu hori bi zatitan banatzen dela argitu dute BCBL kognizioa, garuna eta hizkuntzari buruzko ikerketa-zentroan. Haien ikerketaren arabera, atzealdeko zatiak ikusizko informazioa jasotzen du; eta aurrealdekoa informazio lexiko-semantikoaz arduratzen da.[:]
-
![[:es]Asteroide batean bi ibilgailu jarri ditu Japoniako espazio-agentziak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/09/Fig3_article_big.jpg)
[:es]Asteroide batean bi ibilgailu jarri ditu Japoniako espazio-agentziak[:]
[:es]Irailaren 21ean, JAXA Japoniako espazio-agentziaren Hayabusa2 espazio-ontziak MINERVA-II1 ibilgailu-parea askatu zuen, Ryugu asteroidetik 55 metrora. Hasieran haien seinalea galdu bazuten ere, hurrengo egunean baieztatu zuten bi ibilgailuek ongi hartu zutela lur. Asteroide batean ibilgailuak jartzen diren lehen aldia da.[:]
-
![[:es]Sardiniarrak genetikoki populazio bereizia direla berretsi dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/09/sardinia_article_big.jpg)
[:es]Sardiniarrak genetikoki populazio bereizia direla berretsi dute[:]
[:es]Sardiniarrek eta euskaldunek jatorri neolitiko aurre-indoeuroparra partekatzen dutela iradokitzen du Nature Genetics aldizkariak argitaratutako ikerketa batek. Europako populazioaren inguruko hipotesi nagusiek adierazten dute Ekialde Hurbiletik eta Anatoliatik zabaldu zirela nekazari neolitikoak Europan –duela 8.000 urte inguru–, eta, geroago, estepako artzainen zabalkunde postneolitikoa egon zela –duela 4.500 urte–. Sardinia irlako biztanleetan, ordea, ez dute ikusi estepako…
-
![[:es]Sandalo-lurrinak ilea haztea eragiten du[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/09/Hair_follicle_article_big.jpg)
[:es]Sandalo-lurrinak ilea haztea eragiten du[:]
[:es]Usaimen-errezeptore batek ilearen hazkuntza erregulatzen duela aurkitu dute. Laborategian giza buru-azalarekin egindako esperimentuetan, ikusi dute sandalo-lurrinak ilea haztea eragiten duela.[:]
