Zientzia.eus
-
Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat
Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, aurten hiru ikertzaileren artean banatuko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria; erdia William C. Campbell eta Satoshi Ōmura jasoko dute, bizkarroiek eragindako gaitzen aurka asmatutako botikarengatik, […]
-
Ur gaziaren zantzuak aurkitu dituzte Marteko aldapetako arrasto ilunetan
Marteko aldapa batzuetan agertzen diren arrasto ilunetan gatz hidratatuak detektatu ditu nazioarteko ikerketa-talde batek. Horrek indartu egiten du arrasto horiek ur gazi likidoak eragiten dituela dioen hipotesia.
-
Gantza desegiten duen mekanismo neuronal bat aurkitu dute
Estimulazio neuronalak gantza desegiten duela frogatu dute Gilbenkian Institutuko (Portugal) eta Rockefeller Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek gidatutako ikerketa batean.
-
Baleen hesteetako mikroorganismoak belarjale lurtarrenen antzekoak dira
Arrain eta krustazeoez elikatzen diren arren, baleen hesteetako mikrobiotak ugaztun belarjale lurtarrenarekin antzekotasunak dituela argitu du ikerketa batek. Hala, berretsi dute, dietaz gain, jatorri ebolutiboarekin ere lotura duela animalien hesteetako […]
-
Zelakantoek enbrioi-fasean birikak dituztela ikusi dute
Zelakantoen eboluzioa ulertzea aspaldiko erronka da zientzialarientzat; izan ere, animalia urtarren eta lurtarren arteko katebegitzat jo izan da. Erregistro fosilean duela 410 milioi urtetik agertzen da, eta, urte askoan dinosauroekin […]
-
Soinuarekin neuronak pizteko teknika garatu dute: sonogenetika
Neuronak ultrasoinuen bidez aktibatzeko teknika berri bat garatu dute ikertzaile estatubatuar batzuek. Optogenetika izeneko teknikan argiarekin neuronak aktibatzen diren modu bertsuan funtzionatzen du, baina argiaren ordez ultrasoinuak erabiliz. Sonogenetika deitu […]
-
Gure arbaso berri zaharrena aurkeztu dute
Orain arte ezagutzen ez zen Homo generoko espezie bat aurkeztu dute gaur Wits Unibersitateko ikertzaileek. Homo naledi deitu diote. Hego Afrikan topatu dute; duela 3,7 milioi urte bizi zen, 1,5 […]
-
Kirigamia, papera moztearen artea, eguzki-panelen eraginkortasuna hobetzeko
Eguzki-panelek eguzkiari jarraitzeko teknika berri bat proposatu dute Michigango Unibertsitateko ikertzaileek. Kirigami deitu diote teknikari, papera moztearen arte japoniar horretan oinarritua dagoelako. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute lana.
-
Euskaldunon jatorria, Iberiar penintsulako lehen nekazariekin erlazionatua
Uppsala Unibertsitateak gidatutako nazioarteko ikerketa-talde batek frogatu duenez, gaurko euskaldunen jatorri genetikoa Iberiar penintsulako nekazari zaharrenekin erlazionatuta dago. Hain zuzen ere, duela 3.500-5.500 urte Atapuercan bizi ziren zortzi gizakiren genomak […]