Zientzia.eus
-

Zelula barruko jarduera 3Dn eta denbora errealean ikusteko mikroskopio berri bat
Abiadura handian eta eskala txikian gertatzen diren prozesu biologikoak ikusteko gai den mikroskopio optiko berri bat aurkeztu dute gaur. Enbrioi baten garapenetik hasi eta banakako proteinen mugimenduetaraino, denbora errealean eta 3Dn jasotzen du mikroskopioak gertatzen ari dena. Science aldizkarian aurkeztu dute mikroskopia teknika berria Howard Hughes Institutu Medikoko ikertzaileek.
-

Ikatza gas naturalarekin ordezkatzea ez da nahikoa klima-aldaketa moteltzeko
Energia-erabilera, ekonomia eta klima aintzat hartuta, 2050. urterako bost ikerketa-taldek egindako aurreikuspenen arabera, ikatzaren ordez gas naturala erabiltzea soilik, beste neurririk hartu gabe, ez da eraginkorra berotze globalari aurre egiteko. Energia-erabilera, ekonomia eta klima aintzat hartuta, 2050. urterako bost ikerketa-taldek egindako aurreikuspenen arabera, ikatzaren ordez gas naturala erabiltzea soilik, beste neurririk hartu gabe, ez da…
-

Itsas hondoaren mapa berria
Orain arte ezagutzen ez ziren milaka urpeko mendi eta itzalitako sumendi agertu dira Science aldizkariak argitaratu duen itsas hondoaren mapa berrian. Baita kontinenteak nola osatu ziren ulertzeko zantzu berriak ere. Izan ere, San Diegoko Scripps Ozeanografia Erakundeko ikertzaileek itsas hondoaren mapak sortzeko modu zehatzago bat baliatu dute, sateliteek bildutako datuetan oinarrituta. Itsas hondoaren maparen aurreko…
-

Mikroskopia nanoskopia bihurtu zutenentzat 2014ko Kimikako Nobel saria
Eric Betzig eta William E. Moerner estatubatuarrak, eta Stefan W. Hell errumaniar jatorriko alemaniarra saritu ditu Suediako Errege Akademiak, eta haientzat izango da 2014ko Kimikako Nobel saria, mikroskopio optikoarentzat behinola gaindiezina zen muga gainditzeagatik: argiaren uhin-luzeraren erdia zen, ustez, mikrokospio optikoarekin lor zitekeen bereizmen handiena. Hiru sarituek, molekula fluoreszenteen laguntzarekin, nanoskopia bihurtu zuten mikroskopia, eta…
-

Lurreko uraren zati bat Eguzkia baino zaharragoa da
Lurrreko uraren zati bat Eguzkia bera baino zaharragoa dela ondorioztatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek, simulazio baten bidez. Simulazioaren emaitzen arabera, Ozeanoetako uraren % 30-50 arte izan daiteke Eguzkia sortu aurrekoa.
-

Bizidun zelulaniztunak uste zena baino askoz lehenagotik egon daitezke Lurrean
Duela 600 miloi urte munduan izaki zelulaniztunak egon zitezkeela ondorioztatu du ikertzaile-talde batek, Txina hegoaldean dagoen Doushantuo formazioko fosil batzuk berraztertu ondoren. Hortaz, uste zen baino 60 miloi urte lehenago egon zitezkeen izaki zelulaniztunak Lurrean.
-

Bizia, ezker ala eskuin, zerbaitengatik?
Beste hipotesi batzuek, berriz, argudiatzen dute badaudela molekula ezkerren eta eskuinen kantitatean desoreka eragin dezaketen fenomeno fisikoak, eta, beharbada, horiek izan zirela jatorrizko zopako asimetriaren eragileak. Balizko eragile horietako bat elektroi ezkerrak dira, eta hipotesi hori da Nebraskako Unibertsitateko fisikari batzuek frogatu dutena. Hamahiru urteko ikerketa-lana hartu die esperimentuak, eta Physical Review Letters aldizkarian argitaratu…
-

Sahara uste baino bi bider zaharragoa da
Onartua eta zabaldua dago Sahara garai batean oihana izan zela eta momentu batean lehortu egin zela, egun den basamortua bihurtuz. Aldaketa hori 2-3 milioi urte atzera, Kuaternarioan kokatu izan dute geologoek. Garai hartan hasi ziren Ipar Hemisferoko glaziazioak, Sahara berde mantentzen zuten montzoien dinamika aldatu zuen eta horrek eragin zuen idortze prozesua. Ondoren agertu diren…
-

Europa ilargian plaken tektonika aurkitu dute
Jupiterren lau ilargi handienetako bat da Europa, eta izotzez estalia dago. Azken ikerketek azaldu dute satelitearen gainazal izoztuaren azpian mugimenduan dauden izotz-plaka erraldoiak daudela, Lurrean lurrazaleko plaka tektonikoekin gertatzen den antzera.
