Zientzia.eus
-

Metal ez-magnetikoak magnetiko bihurtu dituzte
Berez magnetikoak ez diren metalak magnetiko bihur daitezkeela erakutsi dute Leeds Unibertsitateko ikertzaileek, gaur Naturen argitaratu duten lanean. Kobrea eta manganesoa magnetiko izatea lortu dute, molekula organikoekin konbinatuz. Magnetismoa ahula da, eta egun gutxi batzuk baino ez du irauten, baina ikertzaileek uste dute material magnetiko berriak lortzeko bide bat irekitzen duela lorpen hone
-

Amazoniarrak eta ozeaniarrak genetikoki lotuta
Amerikarren jatorriari buruzko datu berriak eman dituzte DNAn oinarritutako bi ikerketak Amerikarren jatorriari buruzko datu berriak eman dituzte DNAn oinarritutako bi ikerketak
-

Izotzezko mendi garaiak Plutonen
3.500 metroko mendiak ikusten dira NASAk zabaldu duen Plutonen azken irudian. Eta Karonen irudi berri bat, etaHidraren beste bat ere bidali ditu New Horizonsek.
-

Arrakastaren seinalea iritsi da Plutondik
Espero bezala, goizeko 3ak baino lehentxeago deitu du New Horizonsek etxera, eta dena ondo joan dela esan du. Orduan hasi da NASAn benetako ospakizuna: txalo-zaparradak, banderatxoak alde batetik bestera… “Espazio-ontzia osasuntsu dugu”, esan du Alice Bowman misioko operazio-buruak, “Plutondik ateratzen ari gara”.
-

Zahartzean memoria galtzea eragiten duen odoleko proteina bat identifikatu dute
Adinarekin odolean areagotu egiten den proteina batek memoria-galera eragiten du. Hori ondorioztatu dute Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaile batzuek, saguekin eta pertsonekin egin dituzten azterketen emaitzak ikusita.
-

Nanopartikula magnetikoak, tumoreak berotuz suntsitzeko
Nanopartikula magnetikoak tumore-zelulen aurka erabiltzeko, hainbat ikerketa-lan egin dituzte EHUko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko ikertzaileek. Zehazki, hipertermiaren arloan ari dira lanean.
-

Mina arintzeko esperimentu batek agerian utzi du emeen eta arren artean dagoen aldea
Min kronikoaren mekanismoan parte hartzen duten zelulak ez dira berdinak sagu arretan eta emeetan. Hain zuzen ere, Kanadako eta Estatu Batuetako ikertzaileek elkarlanean egindako esperimentu batean, berretsi dute sagu arretan immunologia-sistemaren zelula espezializatu batzuek, mikrogliak, parte hartzen dutela minaren transmisioan; horrekin batera, ordea, frogatu dute emeetan beste zelula batzuk direla arduradunak. Ikertzaileen ustez, horrek azal…
-

X-izpien oihartzun kosmikoa, eraztun
Erdigunean Circinius X-1, bi izarrez osaturiko sistema bat, eta inguruan lau eraztun erraldoi. X-izpien leherketa baten oihartzuna da NASAk argitaratutako irudi ikusgarri horretan ageri dena. 2013an gertatu zen eztanda, eta Chandra teleskopioari esker ikus dezakegu orain. Izan ere, Chandrak X-izpien seinaleak jasotzen ditu.
-

Beroarekiko tolerantzia, heredagarria koraletan
Australian egindako ikerketa-lan batean frogatu dute koral-espezie jakin batek beroarekiko duen tolerantzia heredagarria dela genetikoki. Horri esker, berotze globalaren mehatxu larriari aurre egiteko tresna bat izan dezakete eskuartean zientzialariek.
