Zientzia.eus

  • Baiztatu dute Paleolitoan gizaki modernoa Afrikara itzuli zela

    Baiztatu dute Paleolitoan gizaki modernoa Afrikara itzuli zela

    Errumaniako Pestera Murieii kobazuloan aurkitutako 35.000 urteko emakume baten hezurrak jaso, eta hortzetako DNA aztertu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animali Fisiologia saileko ikertzaileek. Hortzetako genoma mitokondriala begiratzean, gaur egun Afrika Iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela ikusi dute, eta horien arbasoa dela ondorioztatu dute. Hortaz, egungo Afrika iparraldeko gizakiak Eurasiatik Afrikara bueltan joandako…

  • Zergatik gara onak?

    Zergatik gara onak?

    Oihaneko legea aipatzen dugunean, naturaren krudelkeria datorkigu burura: indartsuak ahula gupidarik gabe zapaltzen duela, alegia.

  • Bizigarriak izan daitezkeen hiru planeta aurkitu dituzte Eguzkitik gertu

    Bizigarriak izan daitezkeen hiru planeta aurkitu dituzte Eguzkitik gertu

    Lurretik 40 argi-urtera, eta izar nano eta ultrahotz baten inguruan, hiru exoplaneta berri aurkitu dituzte. Tamainan eta tenperaturan, gure planetaren antzekoak. Lurretik kanpo bizia bilatzen dutenentzat, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu diren planetarik interesgarrienak lirateke.

  • Giza gametoak sortu dituzte, larruazaleko zeluletatik abiatuta

    Giza gametoak sortu dituzte, larruazaleko zeluletatik abiatuta

    Gizaki baten larruazaleko zelula helduak birprogramatuta, gametoak sortu dituzte Valentziako Antzutasun Institutuan. Ikerketa in vitro egin dute eta Shinya Yamanaka 2012ko Medikuntza Nobelak garatutako metodoan oinarritu dira.

  • Txernobylgo hondamendiaren itzala ez da desagertu

    Txernobylgo hondamendiaren itzala ez da desagertu

    Azkenaldian, kutsu baikorra duen ikerketa bat baino gehiago argitaratu da, Txernobyl inguruko egoerari buruz. Esaterako, iazko urrian Current Biology-n argitaratutako batean baieztatu zuten erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaritzen ari direla ugaztun handiak. Are gehiago, Ukrainiak eremua ingurumen-santutegi izendatuko duela adierazi du. Alabaina, Txernobylgo zentral nuklearreko hondamendiak utzitako ondorioak ez dira desagertu.

  • Munduko populazio osoa elika liteke etorkizunean baso gehiago deforestatu gabe

    Munduko populazio osoa elika liteke etorkizunean baso gehiago deforestatu gabe

    Egungo basoak babestea lehentasun hartuta, etengabe hazten jarraitzen duen giza populazioa elikatzeko nahikoa nekazal lur ba ote dagoen aztertu nahi izan dute Austriako Institute of Social Ecology-ko ikertzaileek. Emaitzen arabera, posible da giza populazio osoa elikatzea baso gehiago nekazaritza-lur bihurtu gabe, baina gure dieta-motak baldintzatuko luke: haragia jateak eskatzen du deforestazio gehien.

  • Tetraplegia duen paziente baten eskuko mugikortasuna berreskuratu dute

    Tetraplegia duen paziente baten eskuko mugikortasuna berreskuratu dute

    Lehenengo aldiz, paralisia duten gizakietan hainbat behatzen, eskuaren eta eskumuturraren mugikortasuna berreskuratzea lortu da, pazientearen garun-azaleko seinaleak jasota.

  • Giro-tenperaturan supereroale modura jokatzen duten materialak bilatzeko argi berriak

    Giro-tenperaturan supereroale modura jokatzen duten materialak bilatzeko argi berriak

    Donostia International Physics Centerren egindako ikerketa batek erakutsi du hidrogenoaren izaera kuantikoak eragin handia duela hidrogenotan aberatsak diren konposatuen propietateetan. Horrek argitu dezake, adibidez, zergatik jokatzen duen hidrogeno sulfuroak supereroale modura ohiko supereroaleek baino tenperatura altuagoetan.

  • Insomnioa garuneko komunikazio-sareetako kalteekin erlazionatuta dago

    Insomnioa garuneko komunikazio-sareetako kalteekin erlazionatuta dago

    Insomnioa oso ohikoa den arren, haren arrazoiak eta ondorioak argitu gabe daude oraindik. Gaurkoan, ordea, emaitza esanguratsuak argitaratu dituzte Radiology aldizkarian: insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dute.