Zientzia.eus
-

Zulo beltzen beste talka bat detektatu dute LIGO behatokian
Grabitazio-uhinak bigarren aldiz detektatu dituzte LIGO behatokian. Otsailaren 11n iragarri zuten, lehenengoz, grabitazio-uhinak detektatu zituztela. Eta astronomiaren ate berri bat ireki zuten horrekin; izan ere, uhin elektromagnetikoen bidez behatu beharrean, grabitazio-uhinen bidez behatu daitekeela erakutsi zuten. Orain, Physical Review Letters aldizkarian argitaratu dute bigarren behaketa. Aurrekoan bezala, bi zulo beltz elkartzean igorritako grabitazio-uhinak dira detektatu…
-

Sagu batzuek pertsonen antzeko hilekoa dutela aurkitu dute
Sagu afrikar batek hilekoa duela aurkitu dute Australiako Clayton Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Aurkikuntza harrigarria izan da, ezagutzen diren gainerako karraskariek ez baitute hilekorik izaten. Horregatik, laborategietako sagu eta arratoiak oso eredu kaskarrak dira emakumeen ugaltze-aparatua eta haren asaldurak ikertzeko. Aurkikuntza honekin, hain zuzen ere, horretarako eredu aproposago baten aurrean egon gaitezkeela uste dute ikertzaileek.
-

Konputazio kuantiko analogikoa unibertsalki digitalizatu dute EHUk eta Googlek
Euskal Herriko Unibertsitateko QUTIS ikerketa-taldea eta Googleko konputazio kuantikoko taldea lankide izan dira, konputazio kuantiko analogikoa txip supereroale batean unibertsalki digitalizatzen duen esperimentu aitzindari batean. Googleren laborategietan egin dute lana, eta Nature aldizkarian argitaratu da.
-

Down sindromea dutenentzako terapia farmakologiko eraginkor bat garatu dute lehen aldiz
Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea dute pertsonekin, eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu dute. Ikerketa Medikuen Itsas Ospitaleko eta Erregulazio Genomikoaren Zentroko Rafael de la Torrek eta Mara Dierssenek zuzendu dute ikerketa, eta, lehen aldiz, erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela dela Down…
-

Leonardo Torres Quevedo. Oinak lurrean, burua airean
Donostian, 1907ko irailaren 30eko euri zaparradek ez zuten Ulian bildutako jendearen ikusmina zapuztu. Hirurehun bat metroko distantziara zeuden bi tontorren artean, ongi tenkaturik ikusten ziren sei kable; eta, haietatik zintzilik, 18 pertsonentzat omen zen burdinazko ontzi bat. Gailu ikusgarria, egun hartan inauguratzera zihoazen hura. Pertsonentzako munduko lehen aireko transbordadorea.
-

Sinestesia: berezko errealitate areagotua
Imajinatu zerbait entzuten duzun bakoitzean (musika, zarata, ahotsa) koloreak, itxurak eta mugimendua ikusten dituzula. Edo emozio biziak (gertuko baten heriotza, orgasmoa) kolore jakin batekoak direla zuretzat. Batzuek ez dute horrelakorik imajinatu beharrik; berez bizi dute esperientzia hori. Sinestesia dute; errealitatea hautemateko beste modu bat, beste modu batzuk. Zientzialariek fenomenoa ikertzen dute, lagungarria baita zentzumenen eta…
-

Leiho bat biodibertsitateari
Bioaniztasuna.com webgunea biodibertsitateari behatzeko leiho bat da. Ikastetxeetan jartzeko diseinatua dago leihoa. “Hezkuntzaren ikuspuntutik pentsatuta dago, baina, hala ere, itsasoa gustuko duen edonork gozatzeko modukoa da”, dio Xabier Mina webgunearen egileak. Izan ere, oraingoz, urpekoak dira leihotik ikusten diren paisaiak.
-

Duela 14.000 urte inguruko ehundik gora grabatu aurkitu dituzte Atxurran
Atxurra haitzuloa Berriatuan dago (Bizkaia), eta aspalditik da ezaguna. Duela gutxira arte, ordea, inor ez zen ohartu labar-artea gordetzen zuenik. 2014ean Diego Garate arkeologoak gidatuta hasitako lanen emaitza ikusgarriena izan da aurkikuntza, eta Altxerri (Gipuzkoa) edo Erberuarekin (Nafarroa Beherea) pareka daitekeela adierazi dute.
-

Andrew J. Wiles matematikariak 2016ko Abel Saria jaso du Norvegian
Mendeetan zehar matematikari askok lortu ez zutena lortu zuen Wiles-ek: Fermaten azken teorema ebaztea. Historikoki duen garrantzia eta matematikaren garapenean izan duen eragin handia goraipatu dute, matematikarientzat Nobel Sariaren pareko dena eman diotenean.
