Elhuyar

  • Hominidoak ala homininoak, zer gara gu?

    Hominidoak ala homininoak, zer gara gu?

    Orain, gure leinuko genero eta espezie horien taldea izendatzerakoan zein izen erabili beharko genuke? Batzuk “hominido” hitza erabiliko lukete; beste batzuk, aldiz, “hominino” izendatuko lituzkete eta aipatu beharra dago azken termino hau dela gaur egun zientzialarien artean hobesten dena. Baina badaude oraindik hain ezagunak ez diren beste aukera batzuk, hala nola, “hominineak” eta “hominoak”.

  • Txorien kantuaren egitura konplexuak harritu ditu zientzialariak

    Txorien kantuaren egitura konplexuak harritu ditu zientzialariak

    Kaskabeltz japoniarraren (Parus menor) kantua aztertuta, txorien komunikazioa ikertzaileek uste zutena baino konplexuagoa dela ikusi dute, gaur bertan Nature Communications aldizkarian argitaratu den lanaren arabera. Izan ere, kaskabeltzek hainbat oinarrizko nota erabiltzen dituzte kanturako, baina haiek konbinatuta esanahi anitzeko deiak sortzen dituztela ikusi dute, gizakiok ere hitz mugatu batzuekin esanahi desberdineko esaldiak sortzen ditugun bezala.

  • Estresak sistema linfatikoaren bidez minbizia hedatzea eragiten du

    Estresak sistema linfatikoaren bidez minbizia hedatzea eragiten du

    Estresak minbizia hedatzea eragiten du, sistema-linfatikoaren bidez. Ondorio horretara iritsi da nazioarteko ikertzaile-talde bat, saguekin egindako ikerketa batean. Estres kronikoak hodi linfatikoen kopurua eta diametroa handitzen duela ikusi dute, eta horrek minbizi-zelulak hedatzea errazten duela.

  • Ebolari aurre egiteko antigorputz eraginkorrak aurkitu dituzte

    Ebolari aurre egiteko antigorputz eraginkorrak aurkitu dituzte

    Ebolari aurre egiteko antigorputz oso eraginkorrak isolatu ditu nazioarteko ikertzaile talde batek, 1995eko Kikwiteko (Zaire) izurritik bizirik ateratako pertsona baten laginetik. Gaur Science aldizkarian argitaratu dutenez, tximinoekin egin dituzten probetan oso emaitza onak lortu dituzte, baita tratamendua birusarekin infektatu eta bost egunetara hasita ere.

  • Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa, Australian egindako ikerketa baten arabera

    Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa, Australian egindako ikerketa baten arabera

    Australiako Osasun Sailak agindutako ikerketa batean homeopatiaren eraginkortasuna aztertu dute 68 gaixotasunetan. Eta ondorioztatu dute bakar batean ere ez dela plazeboa baino eraginkorragoa.

  • Grabitazio uhinak detektatu dituzte LIGO behatokian

    Grabitazio uhinak detektatu dituzte LIGO behatokian

    Einsteinek duela 100 urte iragarritako uhinak lehenengoz behatu dituzte zuzenean

  • Zesareaz jaiotako haurren mikrobiota partzialki berreskuratzea lortu dute

    Zesareaz jaiotako haurren mikrobiota partzialki berreskuratzea lortu dute

    Jaioberriek amaren baginako jariakinekin izaten duten hartu-emana eten egiten da zesarea bidez jaiotzen direnean. Ondorioz, ez dute garatzen jaioberriengan ohikoa den mikrobiota. Hasierako bakterio-komunitateek haurraren sistema immunearen eta digestioaren garapenean duen garrantzia ikusita, horretan eragiteko modua bilatzen aritu dira ikertzaileak. Pasa den astean Nature Medicinealdizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, lortu dute mikrobiota hori partzialki berreskuratzeko modu…

  • Zika birusaren hedapenari eta ondorioei neurria hartu nahian

    Zika birusaren hedapenari eta ondorioei neurria hartu nahian

    Munduko Osasun Erakundeak gaur erabakiko du Zika birusarengatik mundu-mailako larrialdi egoera ezarriko ote duen. Izan ere, infekzioak izugarri ari dira hedatzen, bereziki Amerikako eremu tropikaletan, eta, horrekin batera, asko areagotu dira mikrozefalia-kasuak jaioberritan, eta Guillen-Barre sindrome-kasuak.

  • Toxikotasun-azterketetarako ez da beharrezkoa animaliak erabiltzea

    Toxikotasun-azterketetarako ez da beharrezkoa animaliak erabiltzea

    Konposatu kimikoen toxikotasun-maila iragartzeko ez da animalietan probatu beharrik, nahikoa zelulak erabiltzea. Ondorio horretara iritsi dira Estatu Batuetako NIH (National Institutes of Health) erakundeko ikertzaileak, Nature Communications aldizkarian argitaratu dutenez.