Elhuyar
-
![[:es]SARS-CoV-2 birusa aurkitu dute bisoi basati batean, AEBn[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/12/American_mink_1_article_big.jpg)
[:es]SARS-CoV-2 birusa aurkitu dute bisoi basati batean, AEBn[:]
[:es]AEBko Albaitaritza Zerbitzuen Laborategiak baieztatu du SARS-CoV-2 birusa aurkitu dutela bisoi basati batean. Hain zuzen, urrian, Nekazaritza Saileko Animalien eta Landareen Osasuna Ikuskatzeko Zerbitzuak azterketa bat egin zuen Utahn, Michiganen eta Wisconsinen, eta Utahko bisoi-haztegi baten inguruan jasotako lagin batean isolatu dute birusa; gainerakoak negatibo ziren. [:]
-
![[:es]Duela 41.000 urte neandertalek hildakoak hobiratzen zituztela baieztatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/12/Balzeau1_article_big.jpg)
[:es]Duela 41.000 urte neandertalek hildakoak hobiratzen zituztela baieztatu dute[:]
[:es]La Ferrasie 8 deitutako gizkiaren fosilen azterketan oinarrituta, ikertzaileek baieztatu dute duela 41.000 urte La Ferrasie aztarnategiko neandertalek (Dordoina, Frantzia) bazituztela hileta-errituak eta hildakoak hobiratzen zituztela.[:]
-
![[:es]Anfibioen gainbehera murrizteko neurriak proposatu dituzte Aranzadik antolatutako jardunaldian[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/12/Foto_MuestreoAnfibios_IonGarinBarrio_article_big.jpg)
[:es]Anfibioen gainbehera murrizteko neurriak proposatu dituzte Aranzadik antolatutako jardunaldian[:]
[:es]Aranzadi Zientzia Elkarteak Anfibioen Kontserbaziorako III Jardunaldiak antolatu zituen urriaren 16 eta 17an, anfibioen mehatxu nagusiak identifikatu eta populazioen jarraipenak egiteko erabiltzen diren prozedurak fintzeko. Adituek agerian utzi zuten ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioa uztartzen dituzten ekimenak jarri behar direla lehenbailehen abian, beranduegi izan baino lehen.[:]
-
![[:es]Lurralde-antolamendua eta bizitza[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/12/View4_Credit-LUXIGON_article_big.jpg)
[:es]Lurralde-antolamendua eta bizitza[:]
[:es]Hirigintzak eta lurraldearen antolamenduak eragin handia dute gure bizitzan: osasunean, ingurunean, generoan, kontsumo-ohituretan, baita hizkuntza-erabileran ere. Hortaz, garrantzitsua da begirada horiek guztiak hiri-plangintzetan txertatzea. Baina nola antolatu beharko lirateke hiriak bizitza erdigunean jartzeko? Nola planifikatu osasuna sustatzeko, haurrek kalean jolastu ahal izateko eta zahartze aktiboa bultzatzeko edota gure hizkuntza zaintzeko? Egungo hiriek duten izaera urbano…
-
![[:es]Adimen artifizialak biologiaren erronkarik handienetako bat argitzeko mugarria jarri du[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/12/Wikimedia_2_display_home.jpg)
[:es]Adimen artifizialak biologiaren erronkarik handienetako bat argitzeko mugarria jarri du[:]
[:es]Azken 40 urteetan, erronka handia izan du biologia molekularrak esku-artean: proteina bakoitzak zer egitura tridimentsional izango duen aurreikusi ahal izate. Izan ere, proteinek beren egitura tridimentsionalari esker izaten dute funtzio bat edo beste organismoan, eta, DNAren sekuentzia soila ikusita, proteina nolakoa izango den jakitea dute amets biologoek. Erantzuna, ordea, Googlek eman du.[:]
-
![[:es]Google eta nagusitasun kuantikoa [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/12/gl2sarrerarako_optjpeg_display_home.jpg)
[:es]Google eta nagusitasun kuantikoa [:]
[:es]2019a urte berezia izan zen konputazio kuantikoarentzat, lehen aldiz ebatzi zuelako ordenagailu kuantiko batek superordenagailu klasiko handienek ere ebatzi ezingo luketen problema bat. Lorpen horri quantum supremacy deitu zaio, nagusitasun kuantikoa. Google enpresak finantzaturiko esperimentu horren karietara, ez dira falta ordenagailu kuantikoen boterea mirari baten pare jartzen duten ahotsak. Baina zein da ordenagailu horien benetako…
-
![[:es]Ariketa fisikoari buruzko gidalerroak berritu ditu OMEk[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/11/730861859829_84_article_big.7023899877-02-kirolajpg.jpg)
[:es]Ariketa fisikoari buruzko gidalerroak berritu ditu OMEk[:]
[:es]Jakina da sedentarismoak heriotza goiztiarra izateko arriskua dakarrela. Horri aurre egiteko, Osasunaren Mundu Erakundeak ariketa fisikoa egitea gomendatzen du: astean gutxienez 150-300 minutu intentsitate ertainean, edo 75-150 minutu intentsitate handiz. Orain, azken ikerketen emaitzetan oinarrituta, gomendioak berritu dituzte, eta nabarmendu dute egiten den ariketa fisiko guztia dela onuragarria, sedentarismoaren kalteak arintzeko. [:]
-
![[:es]Baterien ikerketa automatizaturantz[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/11/bateria_display_home.jpg)
[:es]Baterien ikerketa automatizaturantz[:]
[:es]Jende asko aritzen da baterien ikerkuntzan lanean: lan teorikoan, materialen sintesian, karakterizazioan… Lan handia da, eta emaitzak nahi genukeena baino motelago iristen dira sarritan. Adimen artifizialak asko azkartu lezake prozesu hau, bateria berrien osagaiak laborategi automatizatuetan lortzeraino![:]
-
![[:es]Zika birusa transmititzen duen eltxoa “etxekotu” izanak eragin du gaixotasuna epidemia bihurtzea[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/11/Zika-transmititzen-duten-eltxoak_article_big.jpg)
[:es]Zika birusa transmititzen duen eltxoa “etxekotu” izanak eragin du gaixotasuna epidemia bihurtzea[:]
[:es]Zika birusa transmititzen duen eltxoa ikertzeak hainbat gako eman ditu gaixotasunaren giza epidemiak nola sortu diren ulertzeko. Afrikako oihanetan bizi zen eltxoa da Aedes aegypti, baina hor ez du inoiz epidemia handirik eragin; Afrikatik kanpora zabaldu zenean eragin ditu epidemia larriak. Batez ere, Asian (2007az geroztik) eta Amerikan (2015az geroztik). Parisko Pasteur Institutuko ikertzaileek argitu…
