Elhuyar

  • [:es]Inertzia-bolanteak: nola metatu energia biraketan[:]

    [:es]Inertzia-bolanteak: nola metatu energia biraketan[:]

    [:es]Inertzia-bolanteek ondo baino hobeto erakutsi izan dute milaka urtean oso erabilgarri direla. Gaur egun, energia elektrikoa metatzeko oso egokiak izan daitezkeela erakutsi dute, bateria mekaniko modura, eta jadanik inertzia-bolante komertzialak eskura daitezke instalazio elektrikoetan jartzeko. Azken finean, beste teknologiek ez dituzten onura asko dituzte inertzia-bolante modernoek.[:]

  • [:es]Giza geneen erregulazioaren atlasa sortu dute[:]

    [:es]Giza geneen erregulazioaren atlasa sortu dute[:]

    [:es]Pertsona baten zelula guztiek gene berak dituzten arren, haien espresioa asko aldatzen da batetik bestera. Hala lortzen da batzuk begiko zelula, baina beste batzuk urdaileko zelula bihurtzea, esaterako. Hainbat urteko lana eta gero, eta hildako 449 pertsonen 42 ehunetako laginak aztertu ondoren, giza geneen erregulazioaren atlasa sortu dute, lehenengo aldiz. Nature aldizkarian argitaratu dute.[:]

  • [:es]Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez[:]

    [:es]Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez[:]

    [:es]2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela, eta garrantzi handia eman diote aldi berean bi bideren…

  • [:es]Haumea planeta nanoak eraztun bat duela ikusi dute[:]

    [:es]Haumea planeta nanoak eraztun bat duela ikusi dute[:]

    [:es]Neptunoren orbitatik haratagoko gerrikoan dauden lau planeta nanoetatik ezezagunena, Haumea, aztertzeko aukera izan dute EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideek. Horretarako, izar-estaltze bat aprobetxatu dute: 2017ko urtarrilaren 21ean izar baten aurretik igaroko zela iragarri zuten, eta hamar behatokitako 12 teleskopio jarri zituzten hara begira.[:]

  • [:es]Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei[:]

    [:es]Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei[:]

    [:es]Nobel Fundazioak JacquesDubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson zientzialariak saritu ditu 2017an, biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatzeko egin duten lanagatik. Dubochet Lausanneko Unibertsitatean ikertzailea da, Frank Columbiako Unibertsitatean eta Henderson MRC Ikerketa Medikuen Kontseiluan.[:]

  • [:es]Fisikako Nobel Saria grabitazio-uhinak behatzea posible egin dutenentzat[:]

    [:es]Fisikako Nobel Saria grabitazio-uhinak behatzea posible egin dutenentzat[:]

    [:es]Nobel Fundazioak iragarri duenez, Rainer Weiss, Barry C. Barish, eta Kip S. Thorne ikertzaileek jasoko dute 2017ko Fisikako Nobel saria, LIGO behatokia garatu eta grabitazio-uhinen behaketa posible egiteagatik.[:]

  • [:es]Medikuntzako Nobela, erritmo zirkadianoaren mekanismo molekularra argitu dutenei[:]

    [:es]Medikuntzako Nobela, erritmo zirkadianoaren mekanismo molekularra argitu dutenei[:]

    [:es]Jeffrey C. Hall, Michael Rosbash eta Michael W. Young ikertzaileek jasoko dute Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria. Hala erabaki du Karolinska Institutuak; eta arrazoia, honakoa: “erritmo zirkadianoa kontrolatzen duten mekanismo molekularren gaineko aurkikuntzengatik”.[:]

  • [:es]Pandak ez daude arriskuz kanpo oraindik[:]

    [:es]Pandak ez daude arriskuz kanpo oraindik[:]

    [:es]Panden populazioak gora egin duen arren, haien habitataren egoera okerrera doa, ikerketa berri baten arabera. 2016an arriskuan dauden espezieen zerrendatik atera eta kalteberen zerrendan jarri zuen panda IUCN Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak. Erabaki hori hartu zuten populazioak gora egin zuelako: 2000ko hamarkadaren hasieran 1.596 panda heldu kontatu zituzten Txinako gobernuak egindako azterketan, eta 2011 eta…

  • [:es]Zergatik hilobiratzen ziren pertsona batzuk trikuharrietan eta beste batzuk kobazuloetan?[:]

    [:es]Zergatik hilobiratzen ziren pertsona batzuk trikuharrietan eta beste batzuk kobazuloetan?[:]

    [:es]Orain arte, literatura zientifikoak ez du jakin erantzuten Neolitoan zergatik hilobiratzen zituzten pertsona batzuk trikuharrietan eta beste batzuk kobazueloetan. Galdera hori abiapuntu hartuta, eta Neolito garaiko hilobiratze-ohiturak hobeto ezagutzeko, ikerketa abiatu zuten Arabar Errioxan EHUko eta Oxfordeko Unibertsitateko ikerlariek. Horko datuetan oinarrituta ondorioztatu berri dute Neolitoan jada pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoak egon zitezkeela, eta horiek…