Elhuyar

  • [:es]Erloju atomiko bat laborategitik atera dute[:]

    [:es]Erloju atomiko bat laborategitik atera dute[:]

    [:es]Alpetara eraman, eta altuera neurtzeko erabili dute[:]

  • [:es]Aldaera genetiko arraroak, sakarosa eta heste minberari buruzko ikerketa[:]

    [:es]Aldaera genetiko arraroak, sakarosa eta heste minberari buruzko ikerketa[:]

    [:es]Heste minberaren sindromea (HMS) definizio guztiz argia ez duen gaixotasun gastrointestinala da, erraz esanda, tripako minak eragiten duen gaixotasun bat. Eta jakin badakigu, hein batean, oinarri genetikoa duela. Lan-talde honetan (Mauro D’Amato Ikerbasque ikertzaileak zuzentzen duen taldean) HMSaren genetika buru belarri ikertzen dugu, Biodonostia eta Karolinska artean.[:]

  • [:es]TRAPPIST-1 exoplanetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla baieztatu dute[:]

    [:es]TRAPPIST-1 exoplanetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla baieztatu dute[:]

    [:es]Iaz jakin zen TRAPPIST-1 izar nano gorri eta hotzaren inguruan zazpi planeta zeudela, eta haietako batzuk bizigarriak izan zitezkeela aurreikusi zen. Urtebeteko ikerketen ondoren, emaitza berriak argitaratu dituzte: zazpi planetetatik gehienak arrokatsuak dira eta badute ura. Zehazki, haien masaren % 5 da ura, Lurraren beraren kasuan baino dezente gehiago (ozeanoak gure planetaren masaren % 0,02…

  • [:es]Indian aurkitutako tresna batzuek kolokan jarri dute gure espeziearen historia[:]

    [:es]Indian aurkitutako tresna batzuek kolokan jarri dute gure espeziearen historia[:]

    [:es]Attirampakkham aztarnategian (Indiako hegoekialdea), Erdi Paleolitoko ezaugarriak dituzten tresna batzuk aurkitu dituzte, esaterako, Levallois teknikarekin egindako harrizko tresnak. 385.000 urte dituztela kalkulatu dute, eta horrek piztu du zalantza.[:]

  • [:es]Primateak klonatu dituzte lehen aldiz[:]

    [:es]Primateak klonatu dituzte lehen aldiz[:]

    [:es]Dolly ardia lortzeko erabili zen teknika berberarekin sortutako bi makako aurkeztu berri ditu Txinako Neurozientzien Institutuak. Teknika zelula somatikoen nukleo-transferentzia da, eta, orain arte, ez zuen emaitza onik eman primateetan. Alabaina, batzuek interes handia zuten primateak klonatzeko, genetikoki gure espeziearen hain antzekoak izanda, ikerketa biomedikoetarako oso baliagarriak izango liratekeelakoan.[:]

  • [:es]Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu du IPBES plataformak[:]

    [:es]Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu du IPBES plataformak[:]

    [:es]Munduak era zabalago batean hauteman behar ditu naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak; hori ondorioztatu du IPBES plataformaren ikerketa batek. Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen inguruko gobernu arteko plataforma da IPBES, 128 herrialdek osatua, eta Unai Pascual García de Azilu BC3ko Ikerbasque ikertzaileak zuzendu du naturaren ekarpenei buruzko lan hori.[:]

  • [:es]Bi faktore neurotrofiko nanoesferetan, tratamendu eraginkorra parkinsonaren kontra[:]

    [:es]Bi faktore neurotrofiko nanoesferetan, tratamendu eraginkorra parkinsonaren kontra[:]

    [:es]Faktore neurotrofikoen askapenean oinarritutako estrategia terapeutikoa parkinsonaren sintomak arintzeko eraginkorra dela frogatu dute, EHUren ikerketa batean. Berez, Catalina Requejo Rodríguezen doktore-tesiaren gaia izan da ikerketa, eta Molecular Neurobiology aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.[:]

  • [:es]Saguzarren garunak beste espeziekideen kokapena nola zehazten duen argitu dute[:]

    [:es]Saguzarren garunak beste espeziekideen kokapena nola zehazten duen argitu dute[:]

    [:es]Hipokanpoa dugu animaliok gure burua espazioan kokatzeko sistema. GPSaren modura jokatzen du, garunean espazioaren nolabaiteko mapa erregistratuta. Zientzialariek identifikatuta dute zein neuronak laguntzen dioten organismoari bere kokapen espaziala argitzen, baina, orain arte, ez zekiten nola jarraitzen dien garunak beste animalien arrastoari. Oraingoan, saguzarrekin egindako esperimentuetan lortu dute identifikatzea zein diren espezie bereko beste animalien kokapena…

  • [:es]GIBaren aurkako tratamendu sinplifikatua garatzen ari dira[:]

    [:es]GIBaren aurkako tratamendu sinplifikatua garatzen ari dira[:]

    [:es]Astean behin bakarrik hartuta Giza Immunoeskasiaren Birusaren infekzioari aurre egiteko gai izango den pilula eraginkor bat ari dira garatzen. Egungo tratamendu erretrobiralak oso eraginkorrak dira, baina derrigor egunero-egunero hartzea eskatzen dute, eraginkor izango badira. Hainbat ikerketak erakutsi dute gaixoen % 30ek bakarrik hartzen duela behar bezala, eta birusarekiko erresistentziak garatzea eragin dezake horrek. Horren aurrean,…