Elhuyar

  • [:es]Klitoriak funtzio garrantzitsuak ditu ugalketan[:]

    [:es]Klitoriak funtzio garrantzitsuak ditu ugalketan[:]

    [:es]Klitoriak, plazera emateaz gain, ugalketan laguntzen duela baieztatu du Clinical Anatomy aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Baginaren lubrifikazioak zakila minik gabe sartzeko aukera emateaz gain, klitoria estimulatzeak traktu genitalean aldaketa ugari eragiten dituela dio ikerketak: baginako odol-fluxua hobetzen du, odoleko oxigeno-kantitatea handitzen du, traktuko pH azidoa neutralizatzen du, eta umetokiaren lepoan ere aldaketak eragiten ditu. Azken…

  • [:es]Nettie Stevens: Kromosomak eta sexua[:]

    [:es]Nettie Stevens: Kromosomak eta sexua[:]

    [:es]“Ikerketa-lanetan aritu naiz lau urtez, eta nahiago nuke horretan jarraitu, irakaskuntzan baino, ez balitz diru-kontuengatik. Baina nire baliabideak baino ez ditut bizitzeko, eta dagoeneko ia gastatu dut duela zazpi urte unibertsitate-ikasketak egiten hasi aurretik irakasle gisa lan eginez aurreztu nuen guztia”, idatzi zuen. “Aukera bat nahi nuke nire denbora ikertzen emateko, kontu ekonomikoaren larritasunetik libre”.…

  • [:es]Voyager 2 izarrarteko espazioan sartu zeneko datuak argitaratu dituzte[:]

    [:es]Voyager 2 izarrarteko espazioan sartu zeneko datuak argitaratu dituzte[:]

    [:es]1977an jaurti zutenetik, 18.000 milioi km-ko bidaia egin du jada Voyager 2 espazio-ontziak. Datuek erakutsi dute duela urtebete atera zela heliosferatik, Eguzkiaren eremu magnetikoak eratzen duen babes-burbuila horretatik (eguzki-sistemaren planetak biltzen dituena), eta izarrarteko espazio misteriotsuan barneratu zela. Heliosferaren muga zeharkatu zueneko datuak aztertu dituzte, eta lehenengo emaitzak argitaratu dituzte Nature Astronomy aldizkarian. Hain zuzen,…

  • [:es]Kostaldearen zaurgarritasuna bisualizatzeko erreminta sortu dute[:]

    [:es]Kostaldearen zaurgarritasuna bisualizatzeko erreminta sortu dute[:]

    [:es]Munduko kostaldea uste zena baino hiru aldiz zaurgarriagoa da, klima-larrialdiaren ondorioz itsas mailak izan dezakeen igoerari eta kostako uholdeei erreparatzen badiegu. Ondorio horiek atera ditu Nature Communications aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Sare neuronaletan oinarritutako eredu bat sortu dute AEBetako Climate Central ikerketa zentroko ikertzaileek, kalkulatzeko munduko populazioaren zenbatekoari eragingo dion zuzenean itsas mailaren igoerak. Erreminta…

  • [:es]Galaxia erraldoi batean milaka kumulu globular berri sortu direla argitu dute[:]

    [:es]Galaxia erraldoi batean milaka kumulu globular berri sortu direla argitu dute[:]

    [:es]Kumulu globularrak milioika izarretik gora osatuta egoten dira. Aldi berean sortutako izarrak dira denak, gure galaxiaren diametroa baino ehunka aldiz diametro txikiagoko bolumen esferiko dentsoetan biltzen direnak. Galaxien eratze-garaiko erlikia zaharrak direla uste da; hortaz, Unibertsoan ikusgai diren objekturik antzinakoenak izan daitezke. Esne Bidea 150 bat kumulu globularrez inguratuta dago –haietako batzuk begi hutsez ikus…

  • [:es]Kokainaren gorakada nabarmena Europako hondakin-uretan[:]

    [:es]Kokainaren gorakada nabarmena Europako hondakin-uretan[:]

    [:es]Europa osoko hondakin-uretako analisiak agerian utzi du kokainaren kontsumoa nabarmen hazi dela 2011-2017 artean, eta hori bera dela Europako hegoaldeko eta mendebaldeko droga nagusia. Aldiz, ekialdeko herrialdeetan metanfetamina da kontsumituena.[:]

  • [:es]Ekaitz-sistema konplexuak behatu dituzte Saturnon[:]

    [:es]Ekaitz-sistema konplexuak behatu dituzte Saturnon[:]

    [:es]Saturnoko hainbat ekaitz polar aztertu ditu EHUko planetologiako lantaldeak, Agustín Sánchez Lavega irakasleak zuzenduta. 2018an gertatu ziren ekaitz handiak dira, iraupen luzekoak. Haiei egindako jarraipenaren emaitzak argitaratu dituzte Nature Astronomy aldizkarian.[:]

  • [:es]Exoplaneta batzuek Lurraren antzeko geokimika dute[:]

    [:es]Exoplaneta batzuek Lurraren antzeko geokimika dute[:]

    [:es]Exoplaneta batzuek Lurraren eta Marteren antzeko propietate geokimikoak dituztela ondorioztatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean.[:]

  • [:es]Bilgarrietarako material erabat birziklagarria garatu dute EHUn[:]

    [:es]Bilgarrietarako material erabat birziklagarria garatu dute EHUn[:]

    [:es]EHUko eta Coloradoko Estatu Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek plastiko-mota erabat birziklagarri eta berri bat garatu dute, plastiko bilgarrien egungo ordezkoak baino hobea dena eta plastikoaren ekonomia zirkularra bultzatzen duena.[:]