Berria
-
![[:es] Ukimena ukatuta [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/11/UmearenEtaZaharrarenEskuak_display_home.jpg)
[:es] Ukimena ukatuta [:]
[:es]Ukimena da mundura iristean erabiltzen dugun lehen zentzumena, eta uztean, azkena. COVID-19ak, ordea, muga handiak ekarri ditu besteak ukitzeko eta uki gaitzaten, eta askori gogorra egiten zaigu besarkadarik eta laztanik gabe etsitzea.[:]
-
![[:es] COVID-19aren agotak [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/10/agotak_article_big.jpg)
[:es] COVID-19aren agotak [:]
[:es]Mendeetan, agotek bereizkeria pairatu zuten: herrietatik kanpo bizitzera behartuta zeuden; arropa eta elementu bereizgarriak nabarmendu behar zituzten; debekatua zuten gainerako biztanleekin ezkontzea; ura aparteko iturrietan hartu behar zuten; leku bereizituan entzun meza; eta, legenarra kutsatzen zutela uste izan zuten garaietan, kanpaitxo bat jo behar izaten zuten, besteak ohartarazteko.[:]
-
![[:es]Uste okerrak eta sasi-egiak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/09/covid19_article_big.jpg)
[:es]Uste okerrak eta sasi-egiak[:]
[:es]Pertsonok berezkoa dugu hautematen dugunari zentzua bilatzea, kausa-efektu erlazioa aurkitzea. Mekanismo hori funtsezkoa da gure espeziearen biziraupenerako, baina horrek berak sinesmen faltsuak sortzera eramaten gaitu maiz. Ilusio kausala deitzen diote psikologoek, eta horren adibide bat baino gehiago hedatu da errealitatea interpretatzeko nahia eta beharra hain indartsuak diren garai hauetan. [:]
-
![[:es]Botiken afera[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/05/afrikako-emakumeak_article_big.jpg)
[:es]Botiken afera[:]
[:es]COVID-19ari aurre egiteko, medikuntza tradizionaleko botikak erabiltzea bultzatzen ari da Txinako Gobernua. Botika horiek onartuta daude hango osasun-sisteman, eta beste herrialde batzuetara ere bidali dituzte, tartean Iranera eta Italiara. Alabaina, Nature aldizkarian ohartarazi dutenez, ez dago bermatuta seguruak eta eraginkorrak direnik.[:]
-
![[:es] Pitzadurarik ez Nobelen erreinuan [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/10/Nobel-Face_article_big.jpg)
[:es] Pitzadurarik ez Nobelen erreinuan [:]
[:es] Nobel saria jasoko duten ikertzaileen izenak ezagutu baino astebete lehenago, irabazle tipikoen erretratuak erakutsi zituen Inside Science komunikabide estatubatuarrak. Erretratu horiek egiteko, Medikuntza edo Fisiologiako Nobelaren 199 irabazleen aurpegiak, Fisikakoaren 201enak eta Kimikakoaren 165enak konbinatu dituzte, eta hala lortu dituzte, hurrenez hurren, hiru kategoria horietako sarituen erretratuak.[:]
-
![[:es] Abortatzeko eskubidea, osasun-eskubidea [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/09/hkn962_article_big.jpg)
[:es] Abortatzeko eskubidea, osasun-eskubidea [:]
[:es]Ez da ohikoa medikuntzan espezializatutako aldizkari batek gai berari buruzko bi editorial idaztea, aste gutxiko tartearekin. The Lancet astekari ospetsuak egin du, eta ez da kasualitatea, noski: landutako auziak zenbaterainoko garrantzia duen erakusten du horrek. Hain zuzen, abortua da gaia; zehatzago esateko, modu seguruan abortatzeko aukerak murrizteak dituen ondorioak.[:]
-
![[:es]Katie Bouman: izen-abizenez[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/04/5cb13ce8e9180ff8788b4567.jpg)
[:es]Katie Bouman: izen-abizenez[:]
[:es]Harrigarria dirudien arren, zulo beltza lortzeko proiektuan nabarmendu den izen nagusia ez da astronomoa edo astrofisikaria, informatika ingeniaria baizik. Eta are harrigarriagoa da informatikari hori emakumezkoa izatea, berekin proiektuan lanean aritutako hamar ingeniarietatik zortzi gizonezkoak baitira. Gaztea da, gainera; 29 urte baino ez ditu. Haren izena: Katie Bouman. [:]

![[:es] Nekea baino gehiago [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/youth_covid-800x450_article_big.jpg)
![[:es]Zientzia ez da mesede kontua[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/04/child_dev_lead.jpg)