Zientzia.eus
-

Kameleoiek azaleko egitura-aldaketen bidez aldatzen dute kolorea
Kameleoiek azaleko egitura-aldaketen bidez egiten dituzte kolore-aldaketa azkarrak. Genevako Unibertsitateko ikertzaileek argitu dute azalak argia desberdin islatzea eraginez aldatzen dutela kolorea, eta ez, beste animalia batzuek bezala, pigmentuak pilatuz edo barreiatuz. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute lana. Kameleoiek azaleko egitura-aldaketen bidez egiten dituzte kolore-aldaketa azkarrak. Genevako Unibertsitateko ikertzaileek argitu dute azalak argia desberdin islatzea eraginez…
-

Homo generoak uste baino sustrai sakonagoak ditu
Etiopian aurkitutako hominino baten fosilak 2,8 milioi urte inguru dituela kalkulatu dute. Inoiz aurkitu den Homo generoko fosilik zaharrena da, eta milioi-erdi urte atzeratzen du Homo generoaren jatorria. Hain zuzen ere, genero hori uste baino lehenagotik datorrela ondorioztatu dute aldi berean argitaratu den beste ikerketa batean ere, Homo habilisen aspaldiko fosil bat ordenagailu bidez berregin…
-

Zeres planeta nanotik gero eta gertuago
NASAren Dawn zunda 2007an atera zen asteroideen gerrikorantz. Marte eta Vesta asteroidea inguratu ondoren, bere helburu nagusira heltzear da: Zeres planeta nanoa. Hain zuzen ere, martxoaren 6an sartuko da Zeresen orbitan, planeta nanotik 13.500 km-ra, eta orbitan jarraituko du 16 hilabetez, planeta nanoaren ezaugarriak ezagutu nahian. Denbora-tarte horretan, azaroan izango da Zeresetik gertuenen; 375 kilometrora,…
-

Litioaren jatorri leherkorra
Astronomoek lehen aldiz behatu dute litio elementuaren sorrera nova leherketa batean
-

Giza garuna handitzearen gako genetikoak
Neokortexa handitzea eragiten duten giza gene bat eta gene-erregulatzaile bat identifikatu dituzte
-

Paleolitoko grabatuak aurkitu dituzte Ekainetik hurbil dagoen Erlaitz kobazuloan
Goi Paleolitoko grabatu batzuk aurkitu ditu Antxieta Jakintza Taldeak Erlaitz kobazuloan (Deba, Gipuzkoa). Alvaro Arrizabalaga EHUko arkeologoak haren taldekideek aztertu dituzte, eta 22.000-15.000 urte dituztela kalkulatu dute.
-

Ozeanoen azidotasuna satelite bidez neurtu dute
Teknika berriak erabiliz, itsasoren azidotasuna satelite bidez neurtu du nazioarteko ikertzaile-talde batek. Lehen hurbilketa bat da, eta bere mugak ditu, baina oso baliagarria izan liteke ozeanoen azidotze globalaren jarraipena egiteko.
-

Hazien zaindariak
XX. mendearen hasieran, Nikolai Vavilov errusiar zientzialariak bere garaiko hazi-bildumarik handiena lortu zuen. Gosea amaitzea zuen amets, eta, horretarako, espezierik emankorrenen bila ibili zen mundu osoan. Gaur egun, 1.300 hazi-biltegi inguru daude munduan, Vavilovek hasitako bide emankorraren erakusle.
-

Giza garunaren garapenean aldeak aurkitu dituzte enbrioi ar eta emeen artean
Giza enbrioiaren garuna garatzean, ar edo eme izan geneen espresio-patroia aldatzen ote den ikertu du Erresuma Batuko ikertzaile-talde batek, eta aldeak detektatu dituzte: emaitzen arabera, % 7 ingurukoa da desberdintasuna.
