Neandertalen inguruko azken aurkikuntzak eta izaki bizidunen ikusmenaren eboluzioa izango dira Darwinen Egunean

Xehetasunak

Data eta ordua:

12 de February / 18:30 20:30

Language: Gazteleraz

Egoitza

Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrieta kalea, 4
Bilbao, Bizkaia
+ Google Map

Azken 150 urteetan aztergai izan diren neandertalen inguruan zerbait berria esan daiteke? Badakigu ikusmenak zer nolako eragina izan duen izaki bizidunen eboluzioan? Galdera horiek izango dira gai nagusiak Darwinen Egunaren 18. edizioan.

Aurten ere otsailaren 12an izango da jardunaldia Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Charles Darwin geologo eta biologo ingelesaren jaiotzaren 215. urteurrena betetzen den egun berean.

Bertan, 40 minutuko hitzaldi bana eskainiko dute Conchi Lillo Delgado Neurozientzietan doktorea, Salamancako Unibertsitateko Biologia Fakultateko irakaslea eta zientzia dibulgatzaileak eta Asier Gomez Olivencia Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea, paleontologoa eta UPV/EHUko ikertzaileak.

Lillo Delgado “Eboluzioari begirada bat” (“Una mirada a la evolución”) hitzaldiarekin dator Darwinen Egunaren edizio berri honetara. Bertan, ornodunen eta ornogabeen bitxikerietatik eta ezaugarrietatik abiatuta, izaki bizidunen ikus-sistemak nola funtzionatzen duen eta bizirauteko nola garatu den azalduko du.

Gómez Olivenciak, bere aldetik, neandertalen inguruan egin diren azken aurkikuntzak azalduko dizkie bertaratzen direnei. Teknologia berrien erabilerari eta aztarnategi klasikoen berrikuspenari esker lortutako datu berrietan sakonduko du “Zer moduz, neandertal? Ezagun zahar baten inguruko datu berriak” (“¿Qué tal, neandertal? Nuevos datos sobre un viejo conocido”) hitzaldian.

Hitzaldiak 18:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte. Bidebarrieta Liburutegiko Kulturgunea kanalean ere jarraitu ahal izango da jardunaldia streaming bidez.

Darwin Eguna 2007tik Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Circulo Escépticok eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako ekimena da. Zientzia zaleentzat ezinbestekoa bilakatu den hitzordu hau El Correo egunkariaren laguntzarekin antolatzen da.

Hizlariak

Conchi Lillo Delgado biologoa, Neurozientzietan doktorea eta Salamancako Unibertsitateko Biologia Fakultateko irakaslea da. Gaztela eta Leongo Neurozientzietako Institutuan ikusmenaren neurobiologia du ikergai. Dibulgazio zientifikoari dagokionez, ¡Abre los ojos! liburuaren argitalpena nabarmendu behar da, baita dibulgazio-plataforma desberdinekin egindako lankidetza ere, hala nola NaukasThe Conversation edota Salamancako Ser Irratiko Hoy por Hoy saioan.

Asier Gómez Olivencia Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta paleontologoa da. Ikerketa eta argitalpen esperientzia zabala du, 90 artikulu zientifiko baino gehiagorekin. Atapuercako Ikerketa Taldean egin zuen tesia, Cambridgeko Unibertsitatean eta Parisko Musée de l ‘Homme-n lan egin du eta 2014an Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, lehenik Ikerbasque ikertzaile gisa eta gero Ramón y Cajal ikertzaile bezala. Atapuercan indusketak egiteaz gain, Euskadiko hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu.