Naturaren balioak krisi eko-sozialaren ispilu

Xehetasunak

Data eta ordua:

17 de January / 19:00 20:30

Hizkuntza: Euskaraz

Egoitza

Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrieta kalea, 4
Bilbao, Bizkaia
+ Google Map

Klima-aldaketaren ondorioak nabariak dira gaur egun. Adibidez, gizakien egunerokoan zein animalien eta landareen portaeran eragina dauka eta, horren ondorioz, hainbat izan dira azken urteetan egoera horri aurre egiteko hartu diren neurriak.

Hain zuzen ere, Unai Pascual Klima Aldaketa Ikergai (BC3) zentroko Ikerbasque ikertzaile eta Ekonomia Ekologikoan doktoreak eta bere taldeak neurri horiek aztertu dituzte Nature aldizkari entzutetsuan argitaratutako artikuluan. Lan horren ondorio nagusia da ingurumen eta garapen-arloko politikak diseinatzerakoan merkatuak lehenesten direla.

Hau da, bioaniztasunari eta klima-aldaketari aurre egiteko neurrietan desegokiak diren balioei lehentasuna ematen zaiela azpimarratzen du egindako ikerketak eta, egoera horri aurre egiteko, ikertzaileek eskatzen dute ongizatea eta garapena bezalako terminoak berdefinitzea, epe laburreko etekin eta hazkundearen logikatik urrunduz.

Pascualek artikulu horretan jorratutako ideia nagusietan sakonduko du Naturaren balioak krisi eko-sozialaren ispilu hitzaldian Bidebarrieta Zientifikoa zikloan urtarrilaren 17an, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegian.

Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako hitzaldirako sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean.

Hizlaria

Unai Pascual Ekonomia Ekologikoko doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua 2002). 2010. urtea geroztik Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketa Ikergain (BC3). Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko eta Manchesterreko Unibertsitatean. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Klima-aldaketari eta biodibertsitatearen kontserbazioari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko baino gehiago, hainbat liburu eta txosten tekniko argitaratu ditu. Biodibertsitateari eta Zerbitzu Ekosistemikoei buruzko Gobernuen arteko Plataforman (IPBES) egiten du lan eta erakunde honek egindako Naturaren Balioen Ebaluazioko presidentea izan da.