Zientzia.eus
-
![[:eu]Oxigeno-maila apalak eboluzioa atzeratu izanaren arrazoia argitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/187_1003705_americas_dxm_display.png)
[:eu]Oxigeno-maila apalak eboluzioa atzeratu izanaren arrazoia argitu dute[:]
[:eu]Duela 2.400 milioi urte Oxigenazio Handia gertatu zen Lurraren atmosferan, hau da, biologikoki sortutako oxigenoa agertzen hasi zen. Baina oxigeno-maila ez zen areagotzen joan espero zitekeen bezala, eta apal iraun zuen 1.500 milioi urtez. Ikerketa berri batek azaldu du horren zergatia. [:]
-
![[:eu]Lo egitean neuronetan gertatzen diren aldaketak ezinbestekoak dira oroitzapenak sortzeko[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/devivo_display.jpg)
[:eu]Lo egitean neuronetan gertatzen diren aldaketak ezinbestekoak dira oroitzapenak sortzeko[:]
[:eu]Ukaezina da loak eragin zuzena duela oroimenean; zientzialariek ordea, ez dituzte ezagutzen eragin hori azaltzen duten funtsezko mekanismoak. Orain, prozesu horiek argitzen dituzten bi ikerketa argitaratu dira Science aldizkarian.[:]
-
![[:eu]Gizaki/txerri enbrioi kimerak sortu dituzte[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/Giza-IPT-zelulak-txerri-enbroian-infektatu-dituzte-kimera-egiteko_galeria.jpg)
[:eu]Gizaki/txerri enbrioi kimerak sortu dituzte[:]
[:eu]Salk Institutuko ikertzaileek onartu dute zaila egin zaiela gizakion eta txerrien zelulak nahastuta dituzten enbrioiak haztea, baina lortu dute. Giza zelula amak txerrien enbrioietan –blastozistoetan– sartu eta hazi dituzte. Cell aldizkarian argitaratu berri dituzte emaitzak.[:]
-
![[:eu]Kaltetutako ekosistemek uste baino denbora gehiago behar dute bere onera etortzeko[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/BosquePrimarioCostaRicalehenmailakobasoa_display.jpg)
[:eu]Kaltetutako ekosistemek uste baino denbora gehiago behar dute bere onera etortzeko[:]
[:eu]Ikerketa berri baten arabera, leheneratze ekologikoak ez du berreskuratzen degradatutako ekosistemen bioaniztasun eta funtzionaltasun osoa.[:]
-
![[:eu]Namibiako zirkuluen sorrerari buruzko azalpen berria argitaratu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/zirkuluak_display.jpg)
[:eu]Namibiako zirkuluen sorrerari buruzko azalpen berria argitaratu dute[:]
[:eu]Namibiako zirkulu mortuen sorrerari buruzko azalpen berria argitaratu dute aste honetan Nature aldizkarian.[:]
-
![[:eu]Elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa da zeregin batean kontzentratzeko[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/unknown-1769656_960_720_display.png)
[:eu]Elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa da zeregin batean kontzentratzeko[:]
[:eu]Montrealgo Unibertsitateko eta Geriatria Institutu Unibertsitarioko ikertzaileen arabera, elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa bihurtzen da urteetan zehar baliabideak erabiltzeko orduan. Hori frogatzeko, ikertzaileek adineko elebakarrei eta elebidunei zeregin bat jarri zieten eta haien garunen konexio funtzionalak alderatu zituzten. Zereginak kontzentrazioa eskatzen zuen interferentziei aurre egiteko. Ikerketak erakutsi zuen adineko pertsona elebidunen garunek ibilbide txikiagoak eta…
-
![[:eu]Ilargiaren sorrera azaltzeko eredu berri bat proposatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/591332main_iss028e020072_full_galeria.jpg)
[:eu]Ilargiaren sorrera azaltzeko eredu berri bat proposatu dute[:]
[:eu]Ilargiaren sorreraren inguruko teoria nagusiaren arabera, Ilargia Marteren tamainako objektu batek Lurrarekin talka egitean askatutako puskekin sortu zen. Talka bakarrean oinarritutako teoria horrek Ilargia-Lurra sistemaren zenbait alderdi azaltzen ditu, baina ez du argitzen Lurraren eta Ilargiaren antzeko konposizioari dagokiona.[:]
-
![[:eu]Garunaren eremu batek hazten jarraitzen du helduaroan ere[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/gomez1HR_galeria.jpg)
[:eu]Garunaren eremu batek hazten jarraitzen du helduaroan ere[:]
[:eu]Gizakioi aurpegiak ezagutzeko gaitasuna ematen digun garunaren aldeak hazten jarraitzen du helduaroan ere, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa berri baten arabera. Emaitzak harrigarriak egin zaizkie ikertzaileei, nerabezaroan gertatzen den kimatze sinaptikoaren ondoren, ez baitzuten espero garunak gero hazten jarraituko zuenik.[:]
-
![[:eu]2016ko albiste zientifiko nabarmenenak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/12/zulo-beltzen-elkartzea_1_galeria.jpg)
[:eu]2016ko albiste zientifiko nabarmenenak[:]
[:eu]Nature eta Science zientzia-aldizkarien iritzietan oinarrituta osatu dugu 2016ko albiste zientifiko nabarmenen zerrenda. Atzera begira, zientzia-urte zirraragarria izan da. [:]
