Zientzia.eus

  • Ebolaren aurkako borroka ez da amaitzen txertoa lortzearekin

    Ebolaren aurkako borroka ez da amaitzen txertoa lortzearekin

    Okerrik ez bada, aurten edo datorren urtean merkaturatuko da ebolaren txertoa. Horri esker, gaitza kontrolatzea espero dute adituek. Johns Hopkins ospitaleko ikertzaileek The Lancet aldizkarian gogorarazi dutenez, ordea, txertoa lortzea lehen pausoa baino ez da. Hain zuzen, haien ustez, zenbait oztopo gainditu beharko dira txertoa arriskuan dagoen populazioarengana iristeko, nor txertatu behar den erabakitzetik hasi…

  • Himalaia erliebeari itsatsita zeharkatzen dute antzarek

    Himalaia erliebeari itsatsita zeharkatzen dute antzarek

    Tontorretan gora eta haranetan behera, erliebeari itsatsita zeharkatzen dituzte Himalaia eta Tibeteko goi-lautada antzara indiarrek, mendi errusiarraren erako ibilbideak eginez. Hala ondorioztatu du Bangorko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ikertzaile batzuek gidatutako ikerketa lan batek.

  • Gripeari aurre egiteko, lo eginarazten duen proteina bat aurkitu dute

    Gripeari aurre egiteko, lo eginarazten duen proteina bat aurkitu dute

    Lo gehiago eginez gripea errazago sendatzea eragiten duen garuneko proteina bat aurkitu dute Washington State Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Saguekin egindako ikerketan ikusi dute proteina hori gabe saguek sintoma larriagoak eta heriotza-tasa handiagoak dituztela gripearen aurrean. Brain, Behavior, and Immunity aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

  • Zianobakterioak, planetaren lehen eraldatzaileak

    Zianobakterioak, planetaren lehen eraldatzaileak

    Gure planeta inguratzen duen atmosferak ez du hasieran izan zuenaren antz handirik. Lehen atmosfera hura Jupiterreko ilargietako batzuk dutenaren antzekoa zen; oxigenoaren eta nitrogenoaren ordez, hidrogenoa, helioa, karbono dioxidoa, metanoa, nitrogenoa eta nitrogenokonposatuak zituen. Horrenbestez, oso ezegonkorra zen, eta erabat toxikoa gaur egungo bizidunontzat. Alabaina, duela 3.600 milioi urte inguru, lehen zianobakterioak sortu ziren, eta…

  • Sortzearen zutabeak, berrituta 20 urte geroago

    Sortzearen zutabeak, berrituta 20 urte geroago

    Hubble teleskopioak unibertsoaren milaka irudi egin ditu, baina bat aukeratu beharko balitz ikur gisa, “Sortzearen zutabeak” izango litzateke irudi hori: izarrarteko gasezko hiru zutabe erraldoi, arranoaren nebulosan, Lurretik 6.500 argi-urtera. Izarren sorlekua dira zutabeak, eta hortik izena. 1995koa da jatorrizko irudia, eta, orain, Sortzearen zutabeen bereizmen eta hedadura handiagoko irudi berri bat argitaratu du NASAk,…

  • Homozistinuria gaixotasun arraroa nola sortzen den argitu dute CIC bioGUNEko ikertzaileek

    Homozistinuria gaixotasun arraroa nola sortzen den argitu dute CIC bioGUNEko ikertzaileek

    Metabolismoaren herentziazko asaldura da bat da homozistinuria; akats entzimatiko bat da, eta odolean eta gernuan homozisteina metatzea eragiten du. Izan ere, asaldura hori duen pertsona ez da gai homozisteina metabolizatzeko (aminoazido bat, metionina, prozesatzean sortzen den konposatu bat da). Konposatu hori gorputzean metatzea toxikoa da, eta, ondorioz, homozistinuria duten gaixoek oso dieta berezia egin behar…

  • Primateen eta bakterioen arteko 40 milioi urteko borroka burdinagatik

    Primateen eta bakterioen arteko 40 milioi urteko borroka burdinagatik

    Bakterioek beharrezkoa dute burdina bizitzeko. Eta, horregatik, bakterioen aurkako defentsa-mekanismo bat da burdina eskuragarri ez uztea. Hori eraginkorra da bakterioek burdin hori eskuratzeko mekanismoren bat lortzen duten arte. Bada, burdinagatiko borroka horretan gutxienez 40 milioi urte daramatzate primateek eta bakterioek,Science aldizkarian argitaratu berri den lan baten arabera.

  • DNAren begiztak gako dira geneen erregulazioan

    DNAren begiztak gako dira geneen erregulazioan

    Begiztak baliatzen dituzte zelula desberdinek, genoma berarekin gauza desberdinak egiteko

  • Hautespen naturalak azala argitzen duten mutazioei lagundu die Europan

    Hautespen naturalak azala argitzen duten mutazioei lagundu die Europan

    Europarren azaleko depigmentazioa hautespen naturalak lagundutako egokitzapen-prozesu baten bidez gertatu da, EHUko ikerketa baten arabera.