Zientzia.eus
-

Loreak aurkitu dituzte Paleolitoko hilobi batean
Duela 15.500 urte inguru, emakume bat ehortzi zuten El Mirón izeneko kobazuloan (Kantabria). Garai hartan, hildakoak lurperatzea ez zen batere ohikoa; horregatik, ehorzketak interes handia piztu du ikertzaileen artean. Orain, hilobiko landare-arrastoak ikertu dituzten ikertzaileek beste berezitasun bat ere baduela jakinarazi dute: hildakoaren inguruan loreak utzi zituzten.
-

Lurpeko ur gaziak, Antartika idorrean
McMurdoko haran idorretako batean, Taylor bailaran, lurpeko uren bi sistema detektatu dituzte. Izotzik gabeko haranen segida batek osatzen dute McMurdoko sarea, Antartikako Ross itsasoaren ertzean. Glaziarrekin eta aintzira izoztuekin tartekatutako permafrosta da nagusi han, eta batez ere gainazala ikertu da orain arte. Tennessee Unibertsitateko ikertzaile-talde batek gidatutako ikerketak, berriz, lur azpiari behatu dio, eta ikusi…
-

Giza enbrioiak genetikoki eraldatu dituzte, lehen aldiz
Lehen aldiz, enbrioiak genetikoki eraldatzeko teknika bat probatu dute giza enbrioietan. Sun Yat-sen Unibertsitatean egin dute esperimentua (Txina), Junjiu Huang ikertzailearen gidaritzapean, eta Protein & Cell aldizkarian argitaratu dute.
-

Gizaki modernoa Europara iritsi zenekoa, bi hortzetan
Duela 41.000 urte gizaki modernoa Europako hegoaldean zegoela eta Protoaurignac kultura hari dagokiola baieztatu dute
-

Gaitzaren eragileak antolatzen, esklerosi anizkoitza hobeto ezagutzeko
Esklerosi anizkoitza oso gaitz konplexua eta heterogeneoa da. Izan ere, faktore askok eragiten dute haren agerpenean. Batetik, faktore genetikoak daude; baina, bestetik, kontuan izan behar dira ingurumen-faktoreak: sexua; D bitaminaren metabolismoak zerikusia duela uste da; Epstein-Barr-en birusa… Gainera, gaitzaren bilakaeran eragiten duten mekanismo molekularrak ez dira ezagutzen oraindik.
-

Materia ilunaren banaketa-mapa bat argitaratu dute
Unibertsoan materia iluna non dagoen pilatuta eta non ez zehazten duen mapa bat eman berri du ezagutzera Energia Ilunaren Neurketa proiektuak (Dark Energy Survey). Banaketa-mapa osatzeko, kamera digital superzehatz bat (570 megapixelekoa) baliatu dute ikertzaileek.
-

Hesteetako bakterioek serotonina sortzen laguntzen dute
Hesteetako bakterioek serotonina ekoizten laguntzen dutela ondorioztatu dute Caltech Kaliforniako Teknologia Institutuko ikertzaile batzuek. Saguetan ikusi dute nola bakterio jakin batzuek hesteetako zelulek serotonina gehiago ekoiztea eragiten duten. Cellen argitaratu dute lana.
-

Sortzetiko bihotz-gaixotasuna izateko arriskua amaren adinari lotuta dago, baina ez obuluarenari
Saguetan egindako ikerketa baten arabera, ariketa fisikoak arriskua txikitzen du

