Zientzia.eus

  • Saguzar hatz-luzeak desberdin arrantzatzen ditu intsektuak eta arrainak

    Saguzar hatz-luzeak desberdin arrantzatzen ditu intsektuak eta arrainak

    Saguzar hatz-luzeak arrainak eta intsektuak nola bereizten dituen eta harrapakin-mota bakoitzerako ekokokapen-pultsuak eta arrantza-teknika nola egokitzen dituen argitu du EHUko ikertzaile-talde batek.

  • Postpolio sindromea: arazoak eta proposamenak

    Postpolio sindromea: arazoak eta proposamenak

    Urriaren 24a poliomielitisaren aurkako nazioarteko eguna da. Egun hori baliatuz, guztiokin partekatu nahi ditu EPE-Euskadiko Polio Elkarteak poliomielitisaren ondorio berantiarrak eta, besteak beste, postpolio sindromea izenekoa —zeinaren mehatxupean bizi baikara poliomielitisaren epidemia jasan genuenok—, baita gaur egun ditugun arazoak eta proposatzen ditugun irtenbideak ere.

  • Hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

    Hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

    Hiesaren birus latenteekin infektatutako zelulak deuseztatzeko modu berri bat aurkeztu dute ikertzaile estatubatuar batzuek

  • Arlanpeko Dama, Paleolitoko artearen adibide bakana, argitara

    Arlanpeko Dama, Paleolitoko artearen adibide bakana, argitara

    Arlanpeko kobazuloan (Lemoa, Bizkaia) emakume-itxurako grabatuak dituen harri handi bat aurkitu dutela jakinarazi dute. Grabatuak duela 17.500 urte ingurukoak dira, eta haietako bat osorik dago. Aurkikuntza aparta da, orain arte ez baitute horrelakorik topatu penintsulan. Hala, era horretako artearen banaketa geografikoa eta kronologia osatzeko gakotzat jo dute.

  • CO2a harrapatzeko material berri bat sortu dute

    CO2a harrapatzeko material berri bat sortu dute

    Aireko CO2a harrapatzeko material berri bat sortu dute ikertzaile korear batzuek. CO2a fisikoki harrapatzen duen material mikroporodun bat da abantaila handi bat du orain arteko antzeko materialen aldean: urak ez dio eragiten.

  • Duela 80.000 urteko Homo sapiens-aren arrastoak topatu dituzte Txinan

    Duela 80.000 urteko Homo sapiens-aren arrastoak topatu dituzte Txinan

    7 hortzek eman dute arrastoa. Txinako hegoekialdeko Fuyan izeneko kobazulo batean aurkitu zituzten, Daoxianen. 120.000-80.000 urte dituzte, eta, anatomikoki, gizaki modernoarenak direla baieztatu dute, Goi Pleistozenoko gizakienak bano txikiagoak, eta gaur egungoenen oso antzekoak. Hortik ondorioztatu dute Homo sapiens gizakia orain arte uste zutena baino lehenago atera zela Afrikatik, eta Asia aldera hedatu zela lehenik.

  • Txernobyl inguruan animalia basatiak ugaritzen ari direla frogatu dute

    Txernobyl inguruan animalia basatiak ugaritzen ari direla frogatu dute

    Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik ia 30 urte bete direnean, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritzen ari direla frogatu du epe luzeko ikerketa batek. Are gehiago: espezieetako batzuk hondamendiaren aurretik baino ugariagoak dira gaur egun.

  • Afrika, migrazioen sorburu ez ezik, hartzaile ere izan dela frogatu dute

    Afrika, migrazioen sorburu ez ezik, hartzaile ere izan dela frogatu dute

    Duela 3.000 urte eurasiatik Afrika ekialdera migrazio handi bat izan zela ondorioztatu dute, 4.500 urteko Etiopiako fosil baten genoma aztertuta, eta Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako gaur egungo populazioen genomekin alderatuta. Nazioarteko talde batek egin du ikerketa, eta emaitzak Science aldizkarian argitaratu dituzte.

  • Kimikako Nobel Saria, DNA konpontzeko mekanismoen ikertzaileentzat

    Kimikako Nobel Saria, DNA konpontzeko mekanismoen ikertzaileentzat

    Hiru zatitan banatuko dute aurten Kimikako Nobel Saria. Tomas Lindahl, Paul Modrich eta Aziz Sancar ikertzaileek jasoko dute heren bana, zeluletako DNA konpontzen diharduten mekanismoak aurkitu eta maila molekularrean nola funtzionatzen duten deskribatzeagatik. Hain zuzen, horiek eskaintzen diote egonkortasun kimikoa biziari, eta minbiziaren kontrako terapiak garatzeko oinarria eskaintzen dute.