Zientzia.eus

  • Zer elementu erradioaktibo isuri ziren eta nola heltzen dira itsasora?

    Zer elementu erradioaktibo isuri ziren eta nola heltzen dira itsasora?

    Fukushima Dai-ichi zentral nuklearreko istripua 2011n

  • Marte 2020, Marteren esplorazioan

    Marte 2020, Marteren esplorazioan

    Espazio-agentzien planak betetzen badira, 2020an bost misio abiatuko dira Marterantz. Eta haietako hiruk, edo agian lauk, ibilgailu autonomo bat jarriko dute Marteren gainazalean. Garai garrantzitsua izango da, zalantzarik gabe, Marteren esplorazioan. Garrantzitsua Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldearentzat ere, misio horietako bitan parte hartuko baitu.

  • Mary Somerville, zientzia-dibulgazioaren dama

    Mary Somerville, zientzia-dibulgazioaren dama

    Gurasoek ez zuten ulertzen alabak matematikarako hartu zuen grina hura. Eta kezkatuta zeuden hainbeste ordu ikasten pasatzeak ez ote zion osasun-arazorik ekarriko. Baina setatia zen Mary, eta bere kabuz ikasten jarraitu zuen, matematikan eta astronomian garaiko aditu handienetako bat bihurtu arte.

  • Lucy zuhaitz batetik erorita hil zela ondorioztatu dute

    Lucy zuhaitz batetik erorita hil zela ondorioztatu dute

    Lucyren hezur fosilak aurkitu zituztenetik 42 urte igaro badira ere, arkeologoek jarraitzen dute gure arbaso ezagunenetakoari buruzko datu berriak azaleratzen. Oraingoan, bereizmen handiko tomografia konputerizatuak eman die aukera jakiteko Lucy garaiera handitik erorita hil zela; zuhaitz batetik, seguru asko.

  • Lurraren antzeko planeta bat detektatu dute, gugandik gertueneko izarrean

    Lurraren antzeko planeta bat detektatu dute, gugandik gertueneko izarrean

    ESOko (Europako Behatoki Australa) astronomoek iragarri dutenez, Lurraren antzeko planeta bat dago Eguzkitik gertuen dagoen izarraren inguruan. Proxima Centauri izena du izar horrek; eguzki-sistematik 1.295 parsecera dago (4 argi-urte baino pixka bat gehiagora), eta detektatutako planetak habitagarria izateko aukera du, ur likidoa izateko moduko tenperatura baitu.

  • Ulertzeko errazak baina ebazteko zailak diren matematikako problemak

    Ulertzeko errazak baina ebazteko zailak diren matematikako problemak

    Jende askoren iritziz, matematikariek aztertzen dituzten problemak oso zailak dira. Hala ere, badira problema batzuk oso errazak direnak azaltzen baina oso ebazpen zaila dutenak. Artikulu honetan, halako problemen inguruko adibide batzuk ikusiko ditugu.

  • Errepideek eta trenbideek faunan duten eragin kaltegarria neurtu dute

    Errepideek eta trenbideek faunan duten eragin kaltegarria neurtu dute

    Garraio-azpiegiturekhegaztietan eta ugaztunetan eragiten dituzten kalteak neurtzeko metodologia bat garatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek, eta, horren bidez, ikusi dute, azpiegitura horiek gabe, hegaztien eta ugaztunen populazioak % 20 eta % 50 handiagoak izango liratekeela, hurrenez hurren, oraingokoekin alderatuta.

  • Europako iparraldeko neandertal kanibalak, gertutik

    Europako iparraldeko neandertal kanibalak, gertutik

    Europako iparraldeko neandertalen hezur-bilduma handiena aztertuta, nazioarteko talde batek frogatu du kanibalak zirela eta beren kideen hezurrak tresna gisa erabiltzen zituztela. Horrez gain, haien artean dibertsitate kultural handia zegoela ere baieztatu dute. Asier Gomez Olivencia ikertzailearentzat, ezaugarri horrexek gerturatzen ditu gugana. Alegia, neandertalak zenbat eta gertuagotik ezagutu, orduan eta gure antzekoagoak direla berretsi dute.

  • Suaren Lurraldean izotza malkotan

    Suaren Lurraldean izotza malkotan

    Patagoniako eta Suaren Lurraldeko izotz-eremu ezezagunenak ikertzea helburu, espedizio bat egin berri dute hiru glaziologok: Eñaut Izagirre elgoibartarrak, Ibai Rico gasteiztarrak eta Evan Miles estatubatuarrak. Hego Amerika osoko izotz-eremurik hegoaldekoena eta ezezagunena esploratu eta kartografiatu dute: Cloue izotz-eremua. Hoste uhartean dago, izotzezko labirinto baten erdian. Izotza, kazkabar-ekaitz bortitzak eta urakan-haize glaziarrak lagun, inork zapaldu gabeko…