














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20190331T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20191027T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190410T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190410T203000
DTSTAMP:20260404T155007
CREATED:20231103T183708Z
LAST-MODIFIED:20231103T183708Z
UID:208412-1554922800-1554928200@katedra.eus
SUMMARY:Kolorea eta bere jatorriak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nHEMEN EDUKIA  \n\n\n\nKolorea gutako gehienok jakintzat jotzen dugun gauza da\, baina zer da eta nola sortzen da kolorea? Inork behatzen ez baditu\, gauzek ba ote dute kolorerik? \n\n\n\nGaldera horiei erantzuteko\, zientziaren hainbat esparrutara jo behar dugu. Zientzia kuantikotik neurozientziaraino\, filosofia ere barne hartuz\, adituek gogotik lan egin dute begien aurrean (edo atzean?) dugun fenomeno liluragarrienetako hau azaltzeko\, eta horixe da\, hain zuzen ere\, César Tomé López zientzia dibulgatzaile eta industria kimikariak Bidebarrieta Zientifikoaren hurrengo hitzaldian aztertuko duen gaia. \n\n\n\nCésar Tomé UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren Cuaderno de Cultura Científica eta Mapping Ignorance\, deritzen hedabideen editorea da eta aipaturiko osagai horien guztien garrantzia aztertzeko\, “Kolorea eta bere jatorriak” izenburua daraman hitzaldia eskainiko du apirilaren 10ean\, 19:00etan\, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea\, 4). \n\n\n\nPrestakuntzaz industria-kimikaria den dibulgatzaile honek ibilbide profesionalaren zati bat eskaini dio\, aldez edo moldez kolorearen erabilpen tekniko eta komertzialarekin lotuta dauden hainbat industriatan lan egiteari\, pigmentuen fabrikaziotik elikadura arloko enpresetaraino. \n\n\n\nGainera\, Tomé Lópezek Neurozientzia arloko master bat du eta Euskampus Fundazioaren nazioarteko hedapenaren arduraduna da. \n\n\n\nHitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilabetero gaurkotasunezko gai zientifikoak ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago. \n\n\n\nSarrera: librea\, doakoa baina gonbidapenarekin\n\n\n\nHitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte\, baina aurretik\, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan\, apirilaren 5etik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez\, astelehenetik ostiralera. \n\n\n\nBertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dituzte esteka honen bitartez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/kolorea-eta-bere-jatorriak/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/color-cesar-eus.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190411T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190411T203000
DTSTAMP:20260404T155007
CREATED:20231103T183213Z
LAST-MODIFIED:20231103T183214Z
UID:208408-1555007400-1555014600@katedra.eus
SUMMARY:Energia iluna eta Gargantua dantza saioa protagonistak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko urteurrenean
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nApirilaren 11n\, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrenaren Ekitaldi Nagusia izango da Bizkaia Aretoan. Ekimena arratsaldeko 6:30etan hasiko da eta egitarau zabala izango du: \n\n\n\nMadrilgo Unibertsitate Konplutentseko Fisika Teorikoko Sailean diharduen Prado Martín Moruno doktoreak eta L’óreal-UNESCO Women in Science 2017 saridunak\, “La energía oscura y el destino del universo” hitzaldia emango du. \n\n\n\nHorrez gain\, Martxel Rodriguezek\, Kukai dantza taldeko partaidea eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean graduatu zen fisikaria\, ekitaldirako konposatutako Gargantua obra estreinatuko du. Lan hau Interesterlar zientzia-fikziozko filmean agertzen den izen bereko zulo beltzean oinarrituta dago. Halaber\, zientzia eta artearen arteko loturari buruz hitz batzuk esango ditu. \n\n\n\nAzkenik\, Zientzia eta Teknologia Fakultatean egiten den ikerketa lana publiko zabalari helarazteko asmoz\, egin den “Dibulgazio Zientifikoa” lehiaketaren poster irabazlea ezagutzera emango da eta saria emango zaio. Poster horiek guztiak Bizkaia Aretoan ikusgai egongo dira. \n\n\n\nSarrera\n\n\n\nEkitaldia doakoa eta sarrera librekoa da lekuak bete arte. Hala ere\, gomendagarria da izen-ematea gauzatzea formulario honen bidez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/energia-iluna-eta-gargantua-dantza-saioa-protagonistak-ehuko-zientzia-eta-teknologia-fakultateko-urteurrenean/
LOCATION:Bizkaia Aretoa-EHU\, Abandoibarra Etorbidea\, 3\, Bilbo
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/Acto_central_01_BA-scaled.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190412T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190522T203000
DTSTAMP:20260404T155007
CREATED:20231103T182853Z
LAST-MODIFIED:20231103T182916Z
UID:208403-1555095600-1558557000@katedra.eus
SUMMARY:“Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia emanaldiak Beasain\, Zarautz eta Tolosan
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nBertsozientziak\, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak\, edizio berria izango du 2019an. Beasainen hasiko du bere ibilbidea eta Zarautzen eta Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da\, ondoren\, Bizkaira salto egiteko.\n\n\n\nDonostia International Physics Center (DIPC)\, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra\, ZarautzOn elkartea\, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Tolosako Udalaren eskutik hasiko du ibilbidea ekimenak. Saioak apirilaren 12an (Beasain) eta maiatzaren 14 (Zarautz) eta 22an (Tolosa) izango dira. \n\n\n\n«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean\, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean\, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko\, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere\, bosgarren edizio honetako programaren barruan\, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira\, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren\, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek. \n\n\n\nSaioak arratsaldean izango dira\, eta hainbat bertsolari dituzte; besteak beste\, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazle Onintza Enbeita\, edo Euskal Herriko Txapelketaren azken-aurreko edizioko irabazlea\, Amets Arzallus. Bertsolariek errima jarri beharko diete zientzialariek azaldutako gaiei. Zientzialarien artean nabarmentzen dira\, besteak beste\, kultura zientifikoa hedatzen diharduten Juan Ignacio Pérez katedraduna\, CAF Elhuyar dibulgazio sariak irabazi dituzten Gorka Azkune informatikaria eta Josu Lopez Gazpio kimikaria\, publikoari oso ezagun egingo zaizkion aurpegiak\, Euskalmeteko Onintze Salazar edo Iruñeko Planetarioko Miren Karmele Gomez eta 2018an zientzia-dibulgazioko DIPC-JotDown lehiaketako irabazlea izan zen Oskar Gonzalez kimika-irakaslea. Kike Amonarriz aurkezle eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua\, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da. \n\n\n\nHiru egunetan saioetako sarrera doakoa eta librea izango da eserlekuak bete arte. \n\n\n\n“Jakinduriek mundue erreko dau” ekitaldien programa:\n\n\n\nBEASAIN. Apirilaren 12a\, 19:00etan – Igartza Jauregian\n\n\n\n\n\n\n\nBertsolariak: Onintza Enbeita eta Sustrai Colina. \n\n\n\nZientzialariak: Onintze Salazar (Euskalmet); Miren Karmele Gomez (Iruñeko Planetarioa) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea). \n\n\n\nZARAUTZ. Maiatzaren 14a\, 19:00etan – Modelo Aretoan\n\n\n\n\n\n\n\nBertsolariak: Igor Elortza eta Alaia Martin. \n\n\n\nZientzialariak: Gorka Azkune (UPV/EHU – Informatikako Fakultatea)\, Miren Karmele Gomez (Iruñeko Planetarioa) eta Oskar Gonzalez (UPV/EHU – Zientzia eta Teknologia Fakultatea). \n\n\n\nTOLOSA. Maiatzaren 22a\, 19:00etan – Topic Aretoan\n\n\n\n\n\n\n\nBertsolariak: Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal. \n\n\n\nZientzialariak: Gorka Azkune (UPV/EHU – Informatika Fakultatea)\, Onintze Salazar (Euskalmet)\, Juan Ignacio Pérez (UPV/EHU – Kultura Zientifikoko Katedra) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea).
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/jakinduriek-mundue-erreko-dau-bertsozientzia-emanaldiak-beasain-zarautz-eta-tolosan/
LOCATION:Beasain\, Zarautz eta Tolosa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/2019-JMED-GIPUZKOA-scaled.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR