














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20190331T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20191027T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190212T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190212T200000
DTSTAMP:20260404T140848
CREATED:20231103T201329Z
LAST-MODIFIED:20231103T201330Z
UID:208443-1549998000-1550001600@katedra.eus
SUMMARY:Hizkuntzaren eboluzioa eta suizidioa eta eboluzioaren teoria\, 2019ko Darwinen Egunean
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nBilboko Bidebarrieta Liburutegiak hautapen naturalaren bidezko teoria landu zuen Charles Darwin zientzialariaren jaiotzaren 210. urteurreneko ekitaldiekin bat egingo du otsailaren 12an. Horretarako\, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak Darwinen Egunaren edizio berri bat programatu dute\, hizkuntzaren eboluzioa eta suizidioa eta eboluzioaren teoria ildo nagusitzat hartuta. \n\n\n\nAurten hamahirugarren edizioa beteko duen ekitaldia 19:00etan hasiko da Itziar Laka Mugarza UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen saileko katedradunaren eta Pablo Malo Ocejo Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari atxikitako psikiatraren partaidetzaz. \n\n\n\n“Hizkuntzaren eboluzioaren inguruan” izenburuko hitzaldian\, Itziar Lakak giza-hizkuntzaren jatorriaz eta bilakaeraz azken urteotan metatuz joan den ebidentzia zientifikoa aztertuko du\, hizkuntzaren oinarri genetiko eta neurobiologikoak eta gure espeziearen historia hobeto ulertzeko. Ondoren\, hizkuntza gizakiengan baino garatu ez izanaren arrazoiak eztabaidatuko dira. \n\n\n\nBestetik\, “Suizidioa eta Eboluzioaren Teoria” hitzaldiaren bidez\, Pablo Malo psikiatrak argi utziko du suizidioa eta bestelako jokabide autosuntsitzaileak indar eta fenomeno naturalen ondorio direla eta gure izaerari atxikita daudela\, intuizioak batzuetan kontrakoa adierazten digun arren. \n\n\n\nHorrez gain\, gure gizarteak suizidioari buruz dituen balorazioak eta aurreiritziak\, bekatutzat eta are delitutzat jo baitu historikoki\, gure historia ebolutiboak baldintzatu dituela azalduko du. \n\n\n\nTopaketa UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilabetero gaurkotasunezko gai zientifikoak ezagutzera emateko antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa zikloari atxikita dago. \n\n\n\nGonbidapenak:\n\n\n\nHitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte\, baina aurretik\, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan\, otsailaren 7tik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez\, astelehenetik ostiralera. \n\n\n\nBertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dituzte esteka honen bitartez. \n\n\n\nHizlariak:\n\n\n\nItziar Laka Mugarza Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hizkuntzalaritzako katedraduna eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldearen zuzendaria da. Honen ikerketak linguistika teorikoa eta psiko-neurolinguistikaren metodologia esperimentala uztartzen ditu hizkuntzaren errepresentazioa eta konputazio neurala aztertzeko\, bereziki sintaxiaren eta elebitasunaren inguruan. \n\n\n\nPablo Malo Ocejo Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikiatra da\, psikologia eboluzionistan espezializatutakoa. Aditu hau Psiquiatría Evolucionista: Una introducción liburuaren egilekidea eta Evolución y Neurociencias blogaren editorea da. Egun\, Txori-Herri Medical Association irabazi-asmorik gabeko erakundeko kidea da. \n\n\n\nDarwinen Eguna:\n\n\n\nDarwinen Eguna 2007az geroztik antolatzen da Bizkaiko hiriburuan\, eta zientziazaleen ezinbesteko hitzorduen egutegiari atxikita dago egun. Urte hauetan guztiotan\, jardunaldiak zientzia eta dibulgazioaren arloko pertsona ospetsuak izan ditu partaide; hala nola\, Maria Martinon\, Pilar Carbonero\, Juan Luis Arsuaga eta Carmen Manzano\, besteak beste. \n\n\n\nEkitaldia Zirkulu Eszeptikoak\, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen dute\, El Correo egunkariaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/hizkuntzaren-eboluzioa-eta-suizidioa-eta-eboluzioaren-teoria-2019ko-darwinen-egunean/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/darwin_eus.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190227T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190227T170000
DTSTAMP:20260404T140848
CREATED:20231103T195734Z
LAST-MODIFIED:20231103T195734Z
UID:208437-1551254400-1551286800@katedra.eus
SUMMARY:Material adimendun eta multifuntzionalak garapen teknologikoa bultzatzeko
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nMaterial adimendunak\, material aktiboak edo multifuntzionalak deritzenak\, presioa\, tenperatura eta inguruneko hezetasuna bezalako kanpoko estimulu fisiko edo kimikoei erantzunez\, ohiko propietateak aldarazteko gaitasuna duten egiturak dira. \n\n\n\nEzaugarri horien harira\, osagai hauek garraioa\, energia eta biomedikuntza bezalako esparruetan aplikatzeko aukera handiak dituzte. Fabrikazio aditiboa eta inprimaketa-teknologia berriak bezalako fabrikazio aurreratuko teknikekin konbinatuz gero\, material hauek garrantzia handikoak izan daitezke 4.0 Industria eta “Gauzen Interneta” bezalako esparruetan\, eta garrantzi handiko ondorioak ekar ditzakete gizartean\, ekonomian nahiz lan arloan\, besteak beste. \n\n\n\nBCMaterials (Basque Center for Materials\, Applications and Nanostructures) zentroaren egungo zuzendari zientifikoa den Senentxu Lanceros-Mendez fisikariak osagai horien garrantzia aztertuko du otsailaren 27an\, arratsaldeko 19:00etatik aurrera\, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea\, 4) eskainiko duen “Material adimendun eta multifuntzionalen garrantzia egungo garapen teknologikoan” izenburuko hitzaldian. \n\n\n\nJendaurreko agerraldian\, Ikerbasqueko ikertzaileak material adimendun berrien arloan egindako ikerketaren alderdirik nabarmenenak emango ditu ezagutzera\, baita material horiek ahalbidetuko dituzten aplikazioak eta horien ondorio ekonomiko eta sozialak ere. \n\n\n\nSenentxu Lanceros-Mendez Fisikan lizentziatu zen UPV/EHUn eta Julius-Maximilians-Universität Würzburg (Alemania) Unibertsitatean doktoratu zen. Sentsoreetan\, aktuadoreetan\, energian eta biomedikuntzan aplikatzeko moduko material adimendun eta multifuntzional berrien garapena da ikertzaile honen jardunaren ardatz nagusia. \n\n\n\nHitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilabetero gaurkotasunezko gai zientifikoak ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago. \n\n\n\nSarrera: librea\, doakoa baina gonbidapenarekin\n\n\n\nHitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte\, baina aurretik\, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan\, otsailaren 22tik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez\, astelehenetik ostiralera. \n\n\n\nBertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dituzte esteka honen bitartez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/material-adimendun-eta-multifuntzionalak-garapen-teknologikoa-bultzatzeko/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/materiales-inteligentes-eus.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR