














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20180325T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20181028T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20180305T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20180305T203000
DTSTAMP:20260406T051502
CREATED:20231105T183652Z
LAST-MODIFIED:20231105T183819Z
UID:208559-1520276400-1520281800@katedra.eus
SUMMARY:Alzheimerren gaixotasuna nola prebenitu eta tratatu: Ikuspegi moderno bat
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\nDementzia eta Alzheimerra dira\, gaur egun\, gure gizarteak gainditu beharreko erronka garrantzitsuenetako bat. Gizartearen eta osasunaren alorreko arazo honek\, Euskadin bakarrik\, 40.000 pertsona baino gehiagori eragiten die eta kopuru hori\, seguruenik\, bikoiztu egingo da 2040 urterako. \n\n\n\nGaur egun\, 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batek sufritzen du Alzheimerra\, adinekoengan ohikoena den dementzia. Patologia neurologiko honek urtero 24.000 euroko batezbesteko kostua dakar paziente bakoitzeko eta gaixotasunak\, batez beste\, 8 eta 10 urte bitartean irauten du. Beraz\, ukaezina da dimentsio publikoko erronka baten aurrean gaudela eta erronka horri orain aurre egin ahal diogu eta behar diogu. \n\n\n\nTestuinguru honetan\, diagnostiko ahalik eta goiztiarrena\, eskuragarri dauden terapia eta tratamenduen erabilera eta lehen mailako eta bigarren mailako prebentzio-neurrien inguruko ikerketa ezinbesteko estrategiak dira dementzia duten pertsonei arreta eman ahal izateko\, beren eta zaintzen dituzten senideen bizi-kalitatea hobetzeko eta\, hamarkada baten edo biren buruan\, gaixoen kopurua erdira murriztu ahal izateko ere. \n\n\n\nPablo Martínez-Lage neurologoak eta CITA Alzheimer Fundazioko zuzendari zientifikoak hurbilduko dizkigu Bilbora patologia honen alderdirik garrantzitsuenak\, “Alzheimerren gaixotasuna nola prebenitu eta tratatu: Ikuspegi moderno bat ” izenburua eramango duen hitzaldian\, datorren martxoaren 5ean\, arratsaldeko 19:00etan\, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea\, 4). \n\n\n\nBesteak beste\, Martínez-Lagek honako alderdiak jorratuko ditu bere hitzaldian: gaixotasunaren mekanismoak\, arrisku-faktoreak eta gaur egun gaixotasunaren sintomak kontrolatu edo atzeratzeko erabiltzen diren tratamenduak. Halaber\, diagnostiko goiztiarrak eta saiakuntza klinikoek gaur egun duten eginkizuna eta prebentzioaren garrantzia aztertuko ditu. \n\n\n\nHitzaldi hau “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan dago\, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena. \n\n\n\nHitzaldietara sarbidea doan izango da\, nahi duen guztiarentzat eta bete arte; halere\, sartu ahal izateko\, liburutegian bertan jaso beharko dira gonbidapenak otsailaren 28a eta martxoaren 5a bitartean. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da\, astelehenetik ostiralera. \n\n\n\nHara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/alzheimerren-gaixotasuna-nola-prebenitu-eta-tratatu-ikuspegi-moderno-bat/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2018/03/alzheimer_eus-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20180312T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20180312T203000
DTSTAMP:20260406T051502
CREATED:20231105T183326Z
LAST-MODIFIED:20231105T183520Z
UID:208555-1520881200-1520886600@katedra.eus
SUMMARY:Mugako elkarrizketak: Esther Ferrer\, artista eta Tom Johnson\, konpositorea
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEzaguera mota ezberdinen arteko harremana ezinezkoa badirudi ere\, askotan horien arteko lotura beharrezkoa eta ezinbestekoa da. Arte eta zientzien ikerketa esparru ezberdinen arteko lotura horren argibide argia da. Sormen artistikoa eta ikerketa zientifikoa elkarrekin bizi daitezkeela ideia konplexua badirudi ere\, egia da zenbait profesionalek diziplina hauek bateratzen dituztela haien eguneroko lanean. \n\n\n\nHorren adibide dira donostiar artista Esther Ferrer eta estatubatuar konpositore minimalista Tom Johnson\, “Mugako elkarrizketak” programaren lehenengo edizioko protagonistak. Edizio hau datorren martxoaren 12an ospatuko da 19:00etan\, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea\, 4). \n\n\n\nEkitaldiaren helburu nagusia arte eta zientzien arteko elkarrizketarako gunea sortzea da. Horretarako\, bizkaitar hiriburuan Euskal Herriko Unibertsitateko Josu Rekalde (Arte Ederrak) eta Raúl Ibáñez (Zientzia eta Teknologia) irakasleak elkartuko ditu. Ferrer eta Johnsonekin arituko dira bi artista hauek sormen prozesuan egiten duten matematikaren erabilerari buruz. \n\n\n\nEkitaldi hau “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan dago\, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena. \n\n\n\nHizlariak\n\n\n\nEsther Ferrer donostiar artista aitzindaria da performance artean. Gainera\, arte honen ordezkari nagusienetakoa da Espainian. Bere lanagatik sari ezberdinak jaso ditu\, besteak beste\, Arte Plastikoen Sari Nazionala (2008)\, Gure Artea Sariak (2012) eta Marie Claire de l’Art Contemporain (2014). Bere lanak mundu osoan zehar erakusten dira eta matematikei erreferentzia anitz egiten dizkiete (zenbaki lehenak\, Pi zenbakiaren infinitua\, geometria\, espazioa eta denbora…) eta loturak dituzte minimalismoarekin\, arte kontzeptualarekin eta feminismoarekin. \n\n\n\nTom Johnson musikaria Estatu Batuetako konpositore minimalista eta musika-teorialaria da. Bere konposizioetan itxura bakunak\, eskala mugatuak eta matematika-elementuak erabiltzen ditu\, adibidez\, konbinatoria\, simetria\, zenbakiak edo fraktalak. Bere lanen artean hauek dira nabarmengarri: La ópera de las cuatro notas (Lau notadun opera\,1972)\, Melodías Racionales (Melodia arrazionalak\, 1982) eta Kientzy Loops\, frantziar “Victoires de la musique 2000” sari nazionala jaso zuena. Melodia berrien artean hauek nabarmentzen dira: Galileo (2001)\, Mosaicos (Mosaikoak\, 2002) edo Ritmos de Vertmont (Vertmoneko Erritmoak\, 2008). \n\n\n\nHitzaldietara sarbidea doan izango da\, nahi duen guztiarentzat eta bete arte; halere\, sartu ahal izateko\, liburutegian bertan jaso beharko dira gonbidapenak martxoaren 7a eta 12a bitartean. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da\, astelehenetik ostiralera. \n\n\n\nHara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/mugako-elkarrizketak-esther-ferrer-artista-eta-tom-johnson-konpositorea/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2018/03/dialogos-en-la-frontera_eus.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20180314T090000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20180314T210000
DTSTAMP:20260406T051502
CREATED:20231105T182734Z
LAST-MODIFIED:20231105T182855Z
UID:208552-1521018000-1521061200@katedra.eus
SUMMARY:Ospatu Pi eguna Bilbon BCAM Naukas ekitaldian
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\nπ zenbakia existitzen diren konstante matematiko garrantzitsuenetako bat da. π oso ospetsua eta liluragarria denez\, bere eguna ere badu. 1988az geroztik\, martxoaren 14an ospatzen da Pi zenbakiaren eguna. Eguna Larry Shawn fisikariari bururatu zitzaion\, zeinak\, gainera\, eguna Albert Einsteinen jaiotze-egunarekin bat eginez ospatzea proposatu zuen. Horrez gain\, martxoaren 14 ingelesez (AEB) eta euskaraz idazteko modua bat dator zenbakiaren lehenengo hiru digituekin. (3-14 martxoaren 14 euskaraz / 3-14 March 14th ingelesez) \n\n\n\nAzken urteotan\, Pi zenbakiaren eguna gero eta gehiago ospatu da\, eta gaur egun matematiken arloa gainditzen duen ospakizuna bihurtu da. π fisikan\, Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioan\, erlatibitatearen teoria edo Coulomb-en legean aurki dezakegu. Geologian\, ibaien luzera kalkulatzeko erabiltzen da; biokimikan\, DNA molekularen egitura ikertzeko orduan; astronomian\, unibertsoaren forma ikertzeko orduan\, eta gure eguneroko beste hainbat eta hainbat gauzatan ere erabiltzen da. \n\n\n\n2018an\, modu bereziagoan ospatzera goaz Pi zenbakiaren eguna\, BCAM-NAUKAS ekitaldiarekin\, zeina martxoaren 14an ospatuko den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. BCAM-NAUKASek hainbat matematika-tailer eskainiko dizkie goizez ikasleei eta\, arratsaldez\, denontzako emango ditu hainbat hitzaldi. \n\n\n\nEkitaldi hau Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da. \n\n\n\nPi zenbakiaren egunaren programa\n\n\n\n9:00 – 16:30 Tailer matematikoak\n\n\n\nLehen Hezkuntzako azken mailetako eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako tailerrak. Helburua matematika gazteei hurbiltzea da\, modu erakargarri batean eta jolasen bidez\, eta haien zientziarekiko jakin-mina piztea. \n\n\n\n\nLehen Hezkuntza LH 5- 6\n\n09:00 – 10:00: Mosaicos (Nelo Maestre)\n\n\n\n10:30 – 11:30: Mosaicos (Nelo Maestre)\n\n\n\n12:00 – 13:00: Banda de Moebius (Juan Miguel Ribera)\n\n\n\n15:15 – 16:15: Banda de Moebius (Juan Miguel Ribera)\n\n\n\n\n\nBigarren Hezkuntza 1-2 DBH\n\n09:00 – 10:00: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)\n\n\n\n10:30 – 11:30: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)\n\n\n\n12:00 – 13:00: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)\n\n\n\n15:15 – 16:15: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)\n\n\n\n\n\nBigarren Hezkuntza 3-4 DBH\n\n09:00 – 10:00: Perspectiva (Tania Giraldo)\n\n\n\n10:30 – 11:30: Perspectiva (Tania Giraldo)\n\n\n\n12:00 – 13:00: Globometría (Fracisco González)\n\n\n\n15:15 – 16:15: Globomoetría (Francisco González)\n\n\n\n\n\n\nTailerrek 40 lagunentzako tokia izango dute gehienez. Haietara joateko\, ikastetxeek aldez aurretik eman behar dute izena kzk.ehu@gmail.com helbidean\, hurrengo datuak adieraziz: \n\n\n\n• Zein tailerretan hartu nahi duten parte:• Tailerraren ordutegia:• Parte hartzaile kopurua:• Irakaslearen izen-abizenak:• Ikastetxea:• Harremanetarako telefonoa: \n\n\n\n19:00 – 21:00 BCAM-NAUKAS\n\n\n\nHitzaldi laburrak\, 15 minutuko iraupenekoak\, dinamikoak eta gertukoak\, eskainiko dira Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien helburua matematiken izaera liluragarria gerturatzea eta pi zenbakiaren propietateak eta hark eguneroko bizitzan dituen erabilerak ezagutzera ematea da. \n\n\n\n\n19:00-19:15 – BCAM NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena\n\n\n\n19:15-19:30 – El número de taxis de Bilbao y el espionaje en la 2ª guerra mundial (Bilboko taxien kopurua eta espioitza bigarren Mundu Gerran)- Juan Antonio Cuesta (Universidad de Cantabria)\n\n\n\n19:30-19:45 – π\, así en el cielo como en la Tierra (π \, zeruan eta Lurrean) – Enrique F. Borja (Universidad de Sevilla)\n\n\n\n19:45-20:00 – Diagnóstico de enfermedades: una cuestión de probabilidades (Gaixotasunen diagnosia: probabilitate-kontua)- Maria Xosé Rodríguez-Álvarez (BCAM\, Bilbao)\n\n\n\n20:00-20:15 – La magia de los números pitagóricos ( Zenbaki pitagorikoen magia)- Francisco González (Universidad Jaume I\, Castellón)\n\n\n\n20:15-20:30 – Matemáticas a pesar de todo (Matematika\, hala eta guztiz ere)- Ágata Timón (ICMAT\, Madrid)\n\n\n\n20:30-20:45 – El efecto de Talbot: tejiendo alfombras con luz (Talbot-en efektua: alfonbrak argiarekin ehuntzea)- Daniel Eceizabarrena (BCAM\, Bilbao)\n\n\n\n20:45-21:00 – Sigue al conejo blanco (Jarraitu untxi zuriari) – Clara Grima (Universidad de Sevilla)\n\n\n\n\nBCAM-NAUKAS konferentzietarako sarrera librea eta doakoa da\, aretoa bete arte. \n\n\n\nZatoz martxoaren 14an Pi zenbakiaren eguna Bizkaia Aretoan ospatzera eta\, gozatu ohikoa ez den matematika-egun batez!
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/ospatu-pi-eguna-bilbon-bcam-naukas-ekitaldian/
LOCATION:Bizkaia Aretoa – UPV/EHU (Sala Mitxelena)\, Abandoibarra\, 3\, Bilbao
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2018/02/CARTEL-OFICIAL-BCAM.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR