














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20180325T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20181028T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20180201T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20180201T200000
DTSTAMP:20260406T083553
CREATED:20231105T184624Z
LAST-MODIFIED:20231105T184808Z
UID:208569-1517511600-1517515200@katedra.eus
SUMMARY:Lurraren bidean\, gure historia geologikoa dokumental egina
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nLurraren bidean\, Euskal Herriko geologiara hurbiltzen gaituen dokumentala aurkeztuko dute otsailaren 1ean Aranzadi Zientzia Elkarteak eta UPV/EHUk Kultur Leioa Aretoan.\n\n\n\n\n\n\n\nBadirudi betidanik izan ditugula arrokak gure inguruan eta betirako sortuak direla. Elementu aldaezinen legez gure inguruan diraute eta hainbat sekreturen jabe dira. Arroketan paisaiaren eta klima-aldaketaren nondik norakoak idatzita daude eta gure lurraldearen erliebe ezberdinen zergatiak azaltzeko gai dira\, geologoen lanaren eta ahotsen bidez. Lurraren bidean dokumentalak hori berori du helburu\, Euskal Herriko geologiak gordetzen dituen iraganeko pasarteak irakurriz\, paisaiaren ezaugarriak ulertzeko lagungarria den informazioa ematea. \n\n\n\n\n\n\n\n“Lurraren bidean” dokumentalaren aurrerapena. \n\n\n\nDibulgaziozko dokumentala hau Aranzadi Zientzia Elkartearen eta UPV/EHUren gidaritzapean ekoiztu da Bizkaiko Foru Aldundia\, Leioako Udala\, Otxoa de Barandika Fundazioa eta EiTBren kolaborazioarekin eta otsailaren 1ean aurkeztuko da\, arratsaldeko 19:00etan Kultur Leioa Aretoan. Sarrera librea eta doakoa da. \n\n\n\nBertara urreratzen direnak Euskal Herriko geologiak gordetzen dituen iraganeko pasarteek esateko dutena entzungo dute. Milioika urtetako bidaia egingo dute\, itsaso tropikaletatik glaziarretara\, itsas hondotik laku ertzetara\, Aiako Harriatik abiatuz gure historia geologikoaren altxorrak ezagutuko dituzte.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/lurraren-bidean-una-historia-geologica-convertida-en-documental/
LOCATION:Kultur Leioa Aretoa\, Jose Ramon Aketxe plaza\, 11\, Leioa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2018/01/tarjetón-Lurraren-bidean-640x307.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20180202T090000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20180202T133000
DTSTAMP:20260406T083553
CREATED:20231105T184317Z
LAST-MODIFIED:20231105T184436Z
UID:208566-1517562000-1517578200@katedra.eus
SUMMARY:Hezkuntza-frogak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nNola tratatzen dira ikasgeletan ohikoenak diren ezagutzazko nahasmenduetako batzuk? Eraginkorrak al dira egungo hezkuntza-programak eta tresnak? Hezkuntza-jardunbide hedatuenek eraginkortasunik al dute ala ez? \n\n\n\nHoriek dira\, hain zuzen\, otsailaren 2an\, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den “Hezkuntza-frogak” izeneko jardunaldiko eztabaidagaietako batzuk. Aurten bigarren aldiz egingo den jardunaldia\, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskadiko Eskola Kontseiluak antolatzen dute\, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntzarekin. \n\n\n\nJardunaldi horretan\, 9:00etatik 13:30era bitartean\, hainbat adituren hitzaldiak izango dira\, hezkuntzarekin zerikusia duten askotariko gaiez mintzatzeko\, froga zientifikoak oinarri hartuta. Gaur egun\, ikasgeletan eta\, oro har\, hezkuntza-sisteman aldi berean dauden errealitate desberdinei ekiteko ebidentziarik onena zein den azalduko dute adituek. \n\n\n\nUPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eguneroko gaiak –hala nola\, hezkuntza edo artea– jarduera zientifikoaren hainbat arlotatik ekiteko antolatu ohi dituen ekitaldietako bat da “Hezkuntza-frogak”. Psikologiako doktore Marta Ferrero arduratuko da mintegi hori zuzentzeaz. \n\n\n\nSarrera doan\, aretoaren edukiera bete arte\, baina bertaratu nahi izanez gero izen-ematea gauzatu behar da urtarrilaren 8tik aurrera\, kzk.ehu@gmail.com helbidera mezua bidaliz honako datuekin: izen-abizenak eta lantokia adierazi. \n\n\n\nHitzaldiak:\n\n\n\n20 eta 30 minutu arteko hitzaldi batzuk egongo dira jardunaldian\, gaur egun erabiltzen diren hezkuntza-jardunbideak ebidentzia zientifikoarekin egiaztatuko dituztenak. \n\n\n\n“Autismoa eta hezkuntza: arazoak eta jarraibideak ikasgelan” izeneko aurkezpenean\, Biologiako doktore eta Salamancako Unibertsitateko Biologia Zelularreko katedradun José Ramón Alonso\, autismoaren kontzeptuaz arituko zaie bertaratutakoei\, baita horren kausa posibleez eta gehien erabiltzen diren tratamenduez ere\, maisu-maistrei eta irakasleei ikasgelan ezagutzazko nahasmendu hori tratatzen lagungarri gerta dakizkiekeen jarraibideak ezagutzeko. \n\n\n\nHezkuntza-arloan ikerketa eta hezkuntza-jardunbidearen artean arrail sakona dagoela oinarri hartuta\, Psikologiako doktore Marta Ferrerok gaur egun sistemaren “etsai publiko” diren estrategien xehetasunei ekingo die\, hots\, ebaluazioari eta etxerako lanei. Ferrerok\, ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta\, hezkuntza-jardunbide horiek behar bezala erabiltzen badira irakasleen benetako tresna aliatua izan daitezkeela azalduko du. \n\n\n\nBeronika Azpillagak\, UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko irakasle agregatuak\, berriz\, EAEko ikastetxeen eraginkortasunari eta hobekuntzari buruz garatu diren bi ikerketa-proiekturen emaitzak aurkeztuko ditu. Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak eta Luis Lizasoain irakaslearen zuzendaritzapean egindako ikerketetan estatistikoki lortutako mailak azalduko ditu Azpillagak. \n\n\n\nJoana Acha\, UPV/EHUko Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta beren Garapenaren Saileko irakaslea\, arduratuko da dislexian inplikatutako oinarrizko trebetasunak garatzeko prebentzio eta esku-hartze metodorik eraginkorrenak sakon aztertzeaz. Haurren ezagutzazko prozesuetako aditu horrek\, trebetasun horiek eskuratzean garunean gertatzen diren aldaketen gaineko ebidentziak ekarriko ditu. \n\n\n\nPsikologian doktore Joaquín Morísek oroimenak irakatsi eta ikasteko prozesuan duen zeregina aztertuko du bere hitzaldian. Aditua oroimenaren arloarekin zerikusia duten kontzeptu nabarmenetako batzuez arituko da hitzaldian eta kontzeptu horietatik ondorioztatzen diren ebidentzian oinarritutako teknikak aztertuko ditu eta horiek ikasgeletako eguneroko jardunbidean nola aplika daitezkeen azalduko du. \n\n\n\nInger Enkvist\, Suediako Lundeko Unibertsitateko Espainiar Filologiako katedradunak emango dio bukaera jardunaldiari. Aditu horrek Suediako hezkuntza-sistemaren zokoak ezagutzera emango ditu. Besteak beste\, 1962tik 1985era bitartean Suedian britainiarrek “comprehensive school” deitzen dutena sartzeko hezkuntza-lege batzuk eman ziren\, eta horiek aipatuko ditu. Hauek 7 eta 16 urte arteko ikasleentzako aukera bakarra ziren. \n\n\n\nAurkezpenean\, 1962an lehenengo erabakia hartu aurretik Suedian eskola-sistema hori inposatzeagatik sortu ziren eztabaidez\, protestez\, zailtasunez eta ondorioez arituko da Enkvist. Berrogeita hamar urte baino gehiago igaro ondoren\, gizarte-egoera berri bati aurre egiteko behar den erreforma mahaigaineratuko du adituak. \n\n\n\nProgramaren osagarri\, mahai-ingurua izango da\, bertaraturikoek eta hizlariek ikuspegiak\, zalantzak eta iritziak elkarri jakinaraz diezazkieketen. \n\n\n\nEgitaraua:\n\n\n\n\n9:00 – 9:10: Sarrera\n\n\n\n9:10 – 9:20: Aurkezpena\n\n\n\n9:20 – 9:50: “Autismoa eta hezkuntza: arazoak eta jarraibideak ikasgelan”\, José Ramón Alonso\n\n\n\n9:50 – 10:20: ”Ebaluazioa eta etxerako lanak: etsai publikoak ala aliatu leialak?”\, Marta Ferrero.\n\n\n\n10:20 – 10:50: “Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan: kasuak aztergai”\, Beronika Azpillaga.\n\n\n\n10:50 – 11:20: Atsedenaldia\n\n\n\n11:20 – 11:50: “Esku-hartzea dislexian: ebidentzia zientifikotik hezkuntza-jardunbidera” Joana Acha\n\n\n\n11:50 – 12:20: “Oroimenaren zeregina irakatsi eta ikasteko prozesuan”\, Joaquín Moris\n\n\n\n12:20 – 12:50: “Nola suntsitu hezkuntza-sistema on bat. Suediako adibidea”\, Inger Enkvist\n\n\n\n12:50 – 13:30: Mahai- ingurua\n\n\n\n\nIzen-ematea:\n\n\n\nIzen-ematea gauzatu behar da urtarrilaren 8tik aurrera kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Mezuan honakoak ipini behar dira: izena\, abizenak\, eta lantokia. (Jardunaldiko sarrera doakoa eta librea da baina leku kopuru mugatua dago\, beraz derrigorrezkoa da inskripzioa.) \n\n\n\nOharra: \n\n\n\nHitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da egunean bertan EiTBko Kosmos kanalaren bidez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/hezkuntza-frogak/
LOCATION:Bizkaia Aretoa – UPV/EHU (Sala Mitxelena)\, Abandoibarra\, 3\, Bilbao
ATTACH;FMTTYPE=image/png:https://katedra.eus/app/uploads/2023/08/446EHU-UPV-LPDLE-HD-1920x1080-1.png
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20180212T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20180212T210000
DTSTAMP:20260406T083553
CREATED:20231105T183944Z
LAST-MODIFIED:20231105T184133Z
UID:208562-1518462000-1518469200@katedra.eus
SUMMARY:Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsak eta isuri kognitiboak eta eboluzioa\, 2018ko Darwinen Egunean
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\nDatorren otsailaren 12an\, hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoriaren autorearen jaiotza ospatzeko urtero egiten den Darwinen Egunaren hamabigarren edizioaren agertokia bihurtuko da Bilboko Bidebarrieta Liburutegia. \n\n\n\nJardunaldia 19:00etan hasiko da eta bertan hitzaldi bana eskainiko dute Carlos Briones Llorentek\, Astrobiologia Zentroko ikertzailea (CSIC-INTA) eta Helena Matutek\, Deustuko Unibertsitateko psikologia katedradunak. Bertara hurbilduko diren guztiei naturalista ingelesaren teoria ezaguna zientziaren ikuspegi ezberdinetatik abiatuta hurbilduko dieten hitzaldien ondoren\, mahai-ingurua egingo da\, eta bertaratutako guztiek hartu ahal izango dute parte. \n\n\n\nBrionesen “Los primeros pasos de la evolución darwiniana” (“Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsak”) hitzaldiak lehenengo izaki bizidunen jatorriari buruzko ikerketan egiten ari diren aurrerakuntza zientifikoak jorratuko ditu. Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsek egun dugun biodibertsitatea eraikitzeko oinarriak nola ezarri zituzten azalduko digu bizitzaren jatorrian eta eboluzio goiztiarrean aditua den zientzialari honek. \n\n\n\nMatutek “Sesgos cognitivos y evolución” izeneko hitzaldia aurkeztuko digu (“Lerrabide kognitiboak eta eboluzioa”)\, non Bizkaiko hiriburuko liburutegira ekarriko dituen lerrabide kognitiboak direlakoak\, hau da\, pertsona orok sistematikoki egiten dituen akatsak\, zeinak buruaren konfigurazioaren menpekoak diren. Matute katedradunak pentsamoldearen eboluzio-testuinguruan sortu diren eta izateko arrazoia duten “lasterbide” horien zokoak aztertuko ditu bere hitzaldian. \n\n\n\nAlfonso Gámez kazetariak zuzenduko ditu hitzaldi horiek\, “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan\, hilean behin EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena. \n\n\n\nHitzaldietara sarbidea doan izango da\, nahi duen guztiarentzat eta bete arte; halere\, sartu ahal izateko\, liburutegian bertan jaso beharko ditu gonbidapenak otsailaren 5etik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko 10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da\, astelehenetik ostiralera. \n\n\n\nHara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez. \n\n\n\nHizlariak\n\n\n\nCarlos Briones Zientzia Kimikoetan Doktorea da (Biokimika eta Biologia Molekularra espezialitatea) Madrilgo Unibertsitate Autonomoarengatik\, eta Doktoretza-tesia Biologia Molekularreko “Severo Ochoa” Zentroan egin zuen (CSIC-UAM). Briones CSICaren Zientzialari Titularra da Astrobiologia Zentroan (CSIC-INTA)\, zeina NASA Astrobiology Institute-ari dagoen atxikita)\, eta han zuzentzen du 2000. urteaz geroztik bizitzaren jatorriaren eta eboluzio goiztiarraren\, ARNan oinarritutako erreplikazio-sistemen eta biosentsoreen garapenaren inguruko ikerketa-talde bat. \n\n\n\nHelena Matute psikologia katedraduna da Deustuko Unibertsitatean\, eta han zuzentzen du Psikologia Esperimentalaren Laborategia\, non giza ikasketa eta memoriaren inguruan ikertzen duen\, lerrabide kognitibo eta ilusio kausalen inguruan\, hain zuzen ere. Matute Psikologia Esperimentaleko Espainiar Elkartearen Presidente izan da\, eta baita Psikologia Konparatuko Espainiar Elkartearena ere\, zeinak animalia espezie desberdinen prozesu kognitiboak aztertzen dituen. \n\n\n\nDarwinen eguna\n\n\n\n2007az geroztik ospatzen da Bilbon Darwinen eguna. Urte hauetan zehar hainbat eta hainbat izan dira zientziaren eta dibulgazioaren arloan parte hartu duten goi-mailako hizlariak: Francisco J. Ayala\, Pilar Carbonero\, Juan Luis Arsuaga eta Manuel Toharia\, besteak beste. Horri esker\, ekitaldi hau Bizkaiko hiriburuko hitzordu garrantzitsua bihurtu da zientzia maite dutenentzat. \n\n\n\nCírculo Escéptico-k\, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen dute gertakizuna. El Correo egunkariak eta Bizkaiko Foru Aldundiak dituzte laguntzaile.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/eboluzio-darwiniarraren-lehenengo-urratsak-eta-isuri-kognitiboak-eta-eboluzioa-2018ko-darwinen-egunean/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2018/02/darwin_eusk.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR